Euskal kultureak Bartzelonan itxitako aztarnea bilatuko dabe Euskalona ekimenean
2017-03-02 09:17 KultureaEdonork egin leike ekarpena, Bartzelonako Euskal Etxearen arabera. Kataluniako uriburuan Euskal Herriagaz lotuta dagozan txokoak mapa baten batuko ditue.
Euskal Herriko eta Kataluniako kulturen arteko zubia eregi nahi dau Bartzelonako Euskal Etxeak Euskalona proiektuaren bidez. Euskal kultureak Bartzelonan urteotan itxitako aztarnea nabaria dala uste dabe euskal etxekoek eta, beraz, ondare hori mapa digital baten batzeko helburua ipini dabe. Mapa hori, hemen.
Egitasmo edegia da Euskalona, hau da, edonork egin leike bere ekarpena. Euskal Herriagaz, euskereagaz edota euskal kultureagaz zerikusia dauen Bartzelonako kale, eraikin, artelan edo txokoren bat ezagutu ezkero, mapa horretan kokatzea besterik ez da egin behar. Euskal Etxeak ohartarazo dauenez, tabernak, jatetxeak eta aldi baterako elementuak ez dira mapan sartuko.
Alkarlanean egindako proiektua da, beraz, Euskalona, eta emoitzea be edonoren eskura ipiniko dabe. Behin mapea osotuta, martiaren 25ean, bisitaldia antolatuko dabe Bartzelonako euskal aztarnak ezagutzeko. Doban parte hartu ahal izango da hor, Euskal Etxearen filosofia kulturea danon eskuetan egotea dalako.
Ekimen honen helburua da, euskaldunen eta kataluniarren arteko zubiak sendotu eta nabarmentzeko apustua egitea. Bartzelonako Euskal Etxea bera be, lotura horren erakusgarri da, 1979tik martxan dago eta. Ekarpenak egin ahal izateko, #Euskalona traola erabili leiteke. Kataluniako eta Euskal Herriko kulturearen munduko jenteak be lagunduko dau egitasmoa gauzatzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!