Eibarreko Antzerki Jardunaldiak XL martiaren 3tik apirilaren 6ra

Bizkaie! 2017-02-28 09:49   Kulturea

Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean, Giza Estatuen XV. edizinoa izango da Karen Valderrama, Damian Fiore, Maria Villata, Francisco Aguado eta Jorge Balmasedaren eskutik.

2017ko martiaren 3tik apirilaren 6ra bitartean egingo dabe Eibarren 40. urteurrena. Danetara, 21 antzezlan taularatuko ditue eta horreetako lau euskera hutsean eskainiko dira.

Josep María Flotats, Iñaki Miramón, Juan Gea edota Luis Varela dira Coliseoaren eta Hezkuntza Esparruko Antzokiaren eszenatokietara igoko diran antzezle batzuk.

Bestalde, sarreren aurresalmenta berezia zabalduko da:

Zezeilak 11, 12 eta 13: 10:00etatik 14:00etara, Coliseo Antzokian.
Saio bakotxa baino lehen, 19:00etatik 20:00etara, jagokon antzokiaren leihatilan.
Kutxabank bitartez 2017ko zezeilaren 11tik, 10:00etatik aurrera.
Ohiko salmentea: antzokiko leihatilan saioa hasi baino ordu erdi lehenago.


Egitaraua:



- Martiaren 3tik apirilaren 6ra, Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean: Giza Estatuen XV. edizinoa, doban. Antzezleak: Karen Valderrama (Robota, Argentina) Damian Fiore (Colón , Uruguay) Maria Villata (Iturria, Espainia) Francisco Aguado (Cervantes, Espainia) Jorge Balmaseda (Punky, Argentina).

- Martiaren 5ean, 20:30ean, Héroes, Txalo Teatro konpainiaren lana Eibarreko Coliseo antzokian.

- Martiaren 6an, 19:00retan, Josep María Flotatsen hitzaldia, Eibarreko Coliseo antzokian.

- Martiaren 7an, 20:30ean, Serlo o no..., Taller 75 eta Teatre Lliureren kopodukzinoa, Eibarreko Coliseo antzokian.

- Martiaren 9an, 20:30ean, Los Malditos; Herrialde desbardinetako kultur eragileen egitasmoa bultzatzeko helburuagaz Kolonbia, Txile, Ekuador, Peru, Uruguai, Kroazia, Espainia eta Frantziako hogei alkartek REDELAE sareak sortutako Kultur Korridoreak egitasmoaren lehen koprodukzinoa da ikuskizun hau.

- Martiaren 11n, 17:00etan, Universario, egungo pailazo handienetakoa dogu Marcel Gros. Berbatan eta keinuan oinarritzen dan pailazoa. Hitzordua Coliseo antzokian izango da.

- Martiaren 12an, 20:30ean, Guernica 1913, Eibarko Hezkuntza Esparruan.


Ganerako egunetako ekitaldiak eta informazinoa hemen ikusi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu