Aurten parte hartuko daben 50 konpainien barri emon dau Leioako Umore Azokeak
2017-02-23 12:39 KultureaMaiatzaren 18tik 21era bitartean egingo da XVIII. Leioako Umore Azokea. Bertan izango diran 50 konpainiak aukeratu ditue dagoeneko antolatzaileek.
Leioako Udaleko Kultura Sailak 500 proposamen inguru jaso ditu aurtengo Umore Azokan parte hartzeko. Danentzako lekurik ez dagoanez, aurkeztutako ikuskizun guztien azterketa zorrotza egin dabe jaialdiaren arduradunek, Udalak azaldu dauenez. Guztira, 50 konpainia aukeratu ditue. Horreetatik 22 Euskal Herrikoak dira. Ganerakoen artean, 20 Espainiatik etorriko dira eta beste zortzirak ganerako herrialdeetatik.
Leioako Umore Azokea kale arteen topaketarik handienetako bat da Euskal Herrian, artista profesional zein amateurren artean. Horren erakusgarri da, aurtengo edizinoan 22 erabateko estreinaldi egongo dirala. Hau da, 22 ikuskizun Leioan ikusiko dira beste inon baino lehenago. Ganera, kaleko beste hiru estreinaldi, aurre-estreinaldi bat eta work-on-progress dalako bat dagoz egitarauan.
Sektore profesionaleko emonaldi gehienak estreinaldiak izango dira. Izan be, Umore Azokearen helburu nagusietako bat da kaleko artearen panoramako konpainia esanguratsuenen nobedadeak publikoari erakustea. Nabarmentzekoa da Euskal Herriko 22 konpainiek 23 ikuskizun aurkeztuko dituela Leioan, eta horreetatik 16 estreinaldiak izango dirala.
Beste helburuetako bat herriko sortzaileei bultzadea emotea da eta, esangura horretan, aurtengo Umore Azokan be Bertako Eszena ekimena antolatuko da. Leioako taldeei lekua egingo jake hor. Igazko esperientzia arrakastatsuaren ostean, bigarrenez egingo dabe Bertako Eszena.
Kontuak kontu, kaleko arte eszenikoen uriburu bihurtuko da Leioa maiatzaren 18tik 21era. Guztira, 150 emonaldi inguru antolatuko dira, herriko hainbat gunetan, doban. Kaleko arteen disziplina guztietako ikuskizunak izango dirala aurreratu dabe antolatzaileek, edade guztietako publikoarentzat aproposak. Zirkua, clown-a, multimedia, txotxongiloak eta abar egongo dira.
Egitarau zehatzaren barri aurrerago emongo dau Leioako Umore Azokeak. Aukeratutako konpainien zerrendea hau da:
Euskal Herrikoak
Amaia Elizaran
Bilaka – Iparraldeko Koreografia Zentroa
Barré konpainia
Tornado konpainia
Trotamundos konpainia
Doos Colectivo
El Gran Rufus
El Mono Habitado
Ertza Dantza
Garazi&Cía
Haatik Dantza Konpainia
Hortzmuga Teatroa
Jaiotz Osa
Kukai Dantza & Brodas Bros
Lekittoko Deabruak
M.D.V.
Mugmus Laborategia
Shakti Olaizola
Teatro a La Boina
Tetes de Mules
Trapu Zaharra
Turukutupá
Besteak
Lanórdika (Andaluzia)
Marco Vargas & Chloé Brùlé (Andaluzia)
Zen del Sur (Andaluzia)
Karla Kracht & Andrés Beladiez (Gaztela-Mantxa)
El Puntillo Canalla (Gaztela – Leon)
Miguelillo (Gaztela – Leon)
Blocquilombo (Katalunia)
Cía. La Guàrdia Reial (Katalunia)
Cia Toti Toronell (Katalunia)
Cia. Cristina Solé (Katalunia)
ES (Katalunia)
Magí Serra (Katalunia)
María Villate (Katalunia)
Red Button (Katalunia)
The Opposite Hand (Katalunia)
Iker Karrera (Madril)
La Trócola Circ (Valentziako Erkidegoa)
Maduixa Teatre (Valentziako Erkidegoa)
Migrants (Balear Ugarteak)
Nacho Vilar Producciones (Murtzia)
Bazarnaüm Prod (Frantzia)
Claire Ducreux (Frantzia)
Madam Kanibal (Frantzia)
Pudding Théâtre (Frantzia)
La Malette (Frantzia/Uruguai)
Bandart Productions (Hungaria)
Cie. Concordance (Herbehereak)
Ici’bas (Suitza)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!