Auzoz Auzo programeak musika klasikoa eroango dau Bilboko auzoetara

Bizkaie! 2017-01-20 13:34   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak antolatutako Musika-Musica jaialdiagaz lotuta dago Auzoz Auzo programea. Uriko zortzi barrutietan egongo dira saioak, zezeilean.

Josune Ariztondo, egitaraua aurkezten (argazkia: Bilbao 700 Fundazinoa) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bohemia izenburupean, Txekiako konpositore handien musikea izango da Musika-Musica jaialdiaren 16. edizinoaren ardatza, martiaren 2tik 5era. Euskalduna jauregiko kontzertuetan, Dvorak, Mahler, Smetana eta Janacek-en doinuak entzun ahal izango dira. Horren aurretik, Bilboko auzoetara helduko da Bohemiako musika klasikoa. Izan be, zezeilaren 2an hasiko da Auzoz Auzo.

Lehenengo ekitaldia, zezeilaren 2koa, Zabalguneko eraikinean izango da, 19:00etan. Josune Ariztondo Bilbao 700 Fundazinoko zuzendariak 2017ko Musika-Musica eta Auzoz Auzo aurkeztuko ditu eta, ondoren, Bilboko Koral Alkartearen emonaldia egongo da.

Zezeilaren 23ra arte, beraz, Bilboko zortzi barrutietan musikeaz disfrutetako aukera ugari egongo dira. Adibidez, perkusino eta jantza ikuskizuna egongo da hilaren 4an Mariaren Bihotza plazan; eta kontzertu-berbaldi didaktikoa BilbaoMusikaren egoitzan, 14an. Flashmobak, ikus-entzunezkoak, abesbatzen emonaldiak eta abar be egongo dira. Uriko auzoetako kaleak, parkeak zein aretoak musikaz betetea da Auzoz Auzoren helburua.

Horrezaz gan, 5 eta 8 urte bitarteko umeentzako tailerrak be antolatu ditue, doban. Hori bai, aurretik izena emon behar da Bilbao 700 Fundazinora deituta (94 679 04 88). Auzoz Auzo-ko egitaraua, hemen.

Beste alde batetik, Musika-Musica jaialdiaren aurtengo edizinoko kartela aukeztu dau Bilbao 700 Fundazinoak. EHUgaz hasitako alkarlanari esker, Arte Eder Fakultadeko ikaslea dan Haizea Garciak diseinau dau aurtengo kartela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu