Jon Sistiagak irabazi dau Euskal Kazetariak Saria

Bizkaie! 2016-10-20 12:26   Kulturea

Jon Sistiaga, María Josefa Marzo, Hodeiren Bila Plataformea, turkiar kazetarien kolektiboa eta Iker Merodio saritu ditue Euskal Kazetarien Alkarteak eta Kazetarien Euskal Alkargoak.

Euskal Kazetarien Alkarteak eta Kazetarien Euskal Alkargoak antolatutako Euskal Kazetaritza Sariak 2016, BBK eta Euskaltelen babesagaz egin diranak, baditue irabazleak: Jon Sistiagak Euskal Kazetariak ataleko saritua izan da; Adierazpen Askatasunaren José María Portell saria, barriz, turkiar kazetarien kolektiboari egokitu jako; Ibilbide Profesionala-ren Saria, María Josefa Marzo kazetariari; Komunikabideetan Ohiartzuna izan dauen Personaia edo Giza instituzinoa-ren Saria, Hodeiren Bila Plataformearentzat izan da, azkenik, Kazetaritza Digitala saria Iker Merodiorentzat izan da. Sarituak, Euskal Autonomoa Erkidekogo hainbat komunikabidetako ordezkariek osotutako epaimahai batek aukeratu ditu.


Euskal Kazetariak Saria

Kategoria honetako sariduna Jon Sistiaga izan da, gerra eta gatazka guneetan egindako sekulako lanagaitik. Sari honen bosgarren edizinoa da eta bere helburua gure lanbiderako adibidea edota eredua dan EAEko informazinoaren profesional bat omentzea da, Euskadin, maila nazionalean edota nazinoartean egindako lanagaitik.

Egun Jon Sistiagak gidatzen dauen Tabu dokumental serieak egunerokotasuneko programarik onenari Ondas 2016 saria jaso barri dau.

2007an (Lehenengo edizinoan) Manu Leguinechek jaso eban saria, 2009an (2.edizinoa) Sarita Estévezek, 2011n (3. edizinoa) Iñaki Gabilondok eta 2015ean (4.edizinoa) Mikel Ayestaranek.


Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria

Sariaren laugarren edizinoan, turkiar kazetarien kolektiboak eskuratu dau joandako garagarrilaren 15ean arrakastarik izan ez eban kolpe militarraren ondoren izandako jazarpen, eraso eta errepresinoagaitik.

Lehen edizinoan (2008), Elena Tregúbova kazetari errusiarrak irabazi eban saria. Kremlinetik kazetaritzea ixteko presino handia jaso ondoren eta bere etxearen aurrean lehergailu batek eztanda egin ostean, Erresuma Batura erbesteratu zan.

Bigarren edizinoan (2010), Terry Gould kazetari eta idazle amerikarra zan zan saritua, nazinoarte mailan kazetaritzearen bozeroaile eta defendatzailea dana.

Hirugarren edizinoan (2015), kazetari mexikarren kolektiboak eskuratu eban sari hau, narkotrafikoaren kontra egindako ikerketa eta salaketa lanagaitik.


Ibilbide Profesionalari Saria

Sari honen bigarren edizinoan, María Josefa Marzo izan da saritua. Hierro egunkariko azken garaiko zuzendaria izan zan eta europar gaietan kazetari aditua da.


Personaia/Giza instituzinoari Saria

Atal honetako saritua Hodeiren Bila Plataformea izan da, bere burrukea indarra eta familiari laguntzeagaitik baina, batez be, Hodei Egiluzen desagarpena komunikabideetara zabaltzeagaitik ikaragarrizko ikuspena emonez.


Kazetaritza Digitala Saria

Bigarren edizio honetako saritua Iker Merodio kazetaria izan da.


Sariotako epaimahaikideak hurrengo honeek izan dira: Jesús Coterón, EKEko presidentea eta KEEko dekanoa; Carmen Torres Ripa, kazetaria; Arturo Trueba, EKEko presidenteordea eta KEEko idazkari orokorra; Amaia Goikoetxea, KEEko dekanordea; Nekane Vado, EKEko idazkari orokorra eta KEEko diruzaina; Pedro Ontoso, El Correoko zuzendariordea; Bingen Zupiria, Deiako zuzendaria; Iñaki Soto, Garako zuzendaria; Txema Villate, EFEko delegatua Bilbon; Andoni Aranburu, EiTBko estrategia eta komunikazino zuzendaria; Ángel López, Onda Vascako programen burua; Federico Merino, Radio Popularreko zuzendaria; Juan Carlos de Julián, Onda Cero Euskadiko informatiboen koordinatzailea; Begoña Marañón, Cadena SER-eko zuzendaria; Enrique Campos, Grupo Nervión-eko zuzendaria; Mireya Álvarez, BBK-ko komunikazino zuzendaria eta Nerea Lupardo, Euskalteleko instituzinoakazko hartu-emonetarako zuzendaria.

Euskal Kazetaritza Sariak 2016 datorren zemendiaren 7an emongo dira arratsaldeko 19:30ean Bilboko BBK Salan (Kale Nagusia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu