Euskerazko komunikazinoaren erronkak aztertuko ditue II. Digitaro Biltzarrean

Bizkaie! 2016-10-19 13:40   Kulturea

Leioan eta Bilbon egingo dan Euskerazko Komunikazinoaren Nazinoarteko II. Biltzarrak euskerazko komunikazinoaren arloan dabizen akademiko, ikerlari, ikasle eta profesionalak batu nahi izan ditu urriaren 20, 21 eta 22an.

Ekimenaren helburuak dira azken urteotan, euskal esparru komunikatiboan izandako aurrerabideen barri jaso, egungo egoerearen erretratu ahalik eta zehatz eta zabalena eskaini eta etorkizuneko lan arloetan sartzeko bideak marraztu.

Hamabi urte igaro dira 2004an, Euskerazko Kazetaritzearen I. Kongresua, Oraina eta Geroa egin zanetik eta joandako urteotan goitik behera aldatu da kazetaritzea ez eze komunikazinoaren esparru osoa be. Eraldaketa teknologikoaz gan, 2008tik krisiaren ondorioak be igarri ditue kazetaritzeak eta komunikazinoaren munduak. Aldaketa handiak izan dira negozio ereduan, euskarrietan, edukietan, ikus-hartzaileetan, hartzaileen konsumo-ohituretan, baita lan egiteko moduetan be.

Kontuak kontu, euskerazko komunikazinoak, oro har, ahalegin ikaragarria egin dau errealidade barrietara egokitu eta erronkei aurre egiteko. Baina, begibistakoak dira haren hutsune eta ahuleziak be egituretan, zer esanik ez politiketan, baita bidimensionala zan jendarte batetik dimensioanitza dan batera edukiak egokitzeko orduan be.

Informazino gehiago, egitaraua, ordutegiak eta bestelakoak ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu