Obaba munduko uniberso literario garrantzitsuenen artean

Bizkaie! 2016-10-07 12:25   Kulturea

Literatureak eskaini deuskuzan mundu zoragarrienen artean sartu dabe Bernardo Atxagak 1988an idatzitako Obabakoak liburura batutako irudizko lurraldea: Obaba.

Literaturaren historian sortu diran uniberso literario garrantzitsuenak batu ditue Literary Wonderlands liburuan (Black Dog & Leventhal Publishers). Eta literatureak eskaini deuskuzan mundu zoragarrienen artean sartu dabe Bernardo Atxagak 1988an idatzitako Obabakoak liburura batutako irudizko lurraldea: Obaba.

Literary Wonderlands: A Journey Through the Greatest Fictional Worlds Ever Created izenburukoa da Laura Millerrek atondutako bildumeak (Black Dog & Leventhal Publishers. New York, 2016). Oso edizino zaindua dauen liburua da, literaturearen historian sortu diran fikzinozko uniberso literario ederrenen aitamenakaz.

Editoreek 100 idazlan batu ditue katalogoan, eurentzat literaturearen historian giltzarri izan diranak, eta danak be irakurleontzat ezagun-ezagunak, besteak beste, Odisea, On Kixote, Gulliverren bidaiak, Alizia herrialde miresgarrian, Eraztunen jauna, Ehun urte bakardadean, Harry Potter, Pedro Paramo... eta beste makina bat. Horreen artean, euskaldunok be badogu ordezkaririk, Bernardo Atxagaren Obabakoak (eta Obaba bera) sartu dituelako historiako lanik aitagarrienen artean, idazleak Obaban sortu dauen mundu literarioaren garrantzia azpimarratuz.

Hona hemen liburuan zelan aitatzen dan Atxagaren lana, eta liburuaren aurkezpena bera: A collection of interrelated stories about life and the stories people tell, including that of the narrator's childhoood in an imaginary Basque-speaking town, featuring a whirlwind of sleuthing, storytelling, and dialogue about literature and myth-making in "big" and "small" cultures (...) The map of Atxaga's creative interior, his inner-life, shows an author who jumps over frontiers between literature and orality, Basque and non-Basque, different audiences and aesthetics pre-, post-, and modern.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu