Gaudeamus Koralak hiru domina irabazi ditu Abesbatzen Olinpiadetan
2016-07-14 08:23 MusikeaSochiko (Errusia) IX. World Choir Games, Abesbatzen Munduko Jardunaldietan, Gernika-Lumoko Gaudeamus Koralak hiru domina irabazi ditu Txina, Kroazia eta Errusiako taldeei aurrea hartuta.
Sochiko (Errusia) World Choir Games, IX. Abesbatzen Munduko Jardunaldietan, Gernika-Lumoko Gaudeamus Koralak hiru domina irabazi ditu Txina, Kroazia eta Errusiako taldeei aurrea hartuta: urrezkoa polifonian, 93,25 puntu eskuratu ditu talde gernikarrak eta jarraian sailkatu dira Wenzhou Female Choir (Txina) eta Yuseong-gu Chorus (Koreako Errepublika); zilarrezkoa folklorean; eta, urrezkoa, folklore eszenikoan.
Julia Foruria abesbatzeko zuzendariak azaldu dauenez, lehenengo aldia izan da urrezko dominea eskuratzen dabena. Aurretik beste lau olinpiadetan parte hartu dau taldeak, baina urrezko dominea irabaztea oso gatxa da, munduko korurik onenak batzen diralako munduko txapelketan eta puntuazino gorena izatea beharrezkoa baita.
Bart heldu ziran Gernikara Gaudeamus Koralekoak eta Udalak harrera ekitaldia antolatu eutsen, harrera jentetsua.
Azken buruan, Gaudeamus Koralagaz batera urre olinpikoa irabazi daben Ondarroako Unanue Kamara Koraleko (UKK) 13 kideei be zorionak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!