Hemen da XI. KaldeArte, Gasteizko Kaleko Arteen Nazinoarteko Erakustaldia

Bizkaie! 2016-06-09 13:07   Kulturea

Lurrak, Bilboko eta Gasteizko udalek alkarlanean produzidu daben ikuskizuna, formatu handiko zirku garaikidea oinarri dauen lanaren estreinaldia bagilaren 10ean, barikuan, izango da Gasteizeko Foru Plazan, 22:30ean.

KaldeArte, Gasteizko Kaleko Arteen Nazinoarteko Erakustaldia, XI. edizinora heldu da, gaur, hilak 9, hasi eta 12ra bitartean, erakustaldiak bere bereizgarriei, programazino egitureari eta aurrekontuari eutsi deutse, Europa osoan publikoaren erantzun onagaz dabizan atzerriko produkzinoak eta bertoko kaleko sorkuntzea orekatzeko ahaleginean, eta jokatzeko leku zein formatu barriak bereganatuz. Konpainien jatorriari jagokonez, Gasteizko 5 konpainiak, Euskal Herriko 9k, Espainiako 8k eta atzerriko 8k hartuko dabe parte.

Aurten 30 konpainia izango dira Arabako uriburuan eta danetara, formatu handi, ertain eta txikiko 46 emonaldi eskainiko ditue. Kaleko arteen nazinoarteko jaialdi ospetsuenetan parte hartu izanak bermatzen dau lanen kalidadea.



Bost ikuskizun erabateko estreinaldia izango dira kalean, eta horreetako zenbait KaldeArteren laguntzinoagaz produzidu dira. Aitagarria Lurrak, Bilboko eta Gasteizko udalek alkarlanean produzidu daben ikuskizuna, formatu handiko zirku garaikidea oinarri dauen lanaren estreinaldia bagilaren 10ean, barikuan, izango dala Gasteizeko Foru Plazan, 22:30ean.

Gaur, hilak 9, gaueko 21:30ean, Musikaren Ibilbidean, hasiko da XI. KaldeArte, Circo Bazar Forain talde frantsesak eskainiko dauen Delirium Saga Circus izeneko lanagaz. Ganerakoan, egunez eguneko egitaraua ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu