Esne Beltzak 'Esna gauden artean' abestia aurkeztu dau, bere disko bikotxaren zati barriaren aurrerapena

Bizkaie! 2016-06-02 12:34   Musikea

Esna gauden artean, dubstep harrigarria soinu aldaketearen ikurra da, eta aldaketea da disko bikotxa osotuko duen zatiaren ezaugarri nagusia.

Aurrerapen kantuak bezela Esne Beltza taldearen disko barriko abesti guztiek Laurent Dupuy injineru eta produktore frantsesaren zigilua daroe; Alpha Blondy edo Raggasonic lako taldeakaz lan egin dau berak. Produktore lanean ondoan izan dau Jeremie Garat Sohütako (Zuberoa) gaztea, biolontxelista eta sortzaile euskalduna.

Gogoratu Esna disko bikotxaren lehen zatiak Zoo, Green Valley, El Canijo de Jerez edo La Pegatina talde ezagunen kolaborazinoak izan zituala, eta zati barri honetan be musikari ezagunen parte-hartzea izan dabe Esne Beltzakoek beren arma nagusia dan fusinoa, mestizajea eta sorkuntza askatasuna indartzeko.

Xabi Solano gidari dauen Hernaniko musika taldeak bagilaren 14an, prentsaurrean aurkeztuko dau, Esna disko bikotxa osotuko dauen Esna2 lan barria. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko areto nagusian izango da aurkezpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu