Badator V. Galdakaoko Oroimenaren Astea, orain 79 urte jazotakoak gogoratzeko

Bizkaie! 2016-05-11 12:14   Kulturea

1937ko udabarria benetan gogorra izan zan Bizkaian, izan be, tropa faxistek hainbat herri bonbardeau zituen, besteak beste, Galdakao. 79 urte pasau dira, baina ez dogu ahaztu, eta ez dogu ahaztu gura be. Horregaitik, aurten be,Galdakao Gogora alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzino eta babesagaz, Oroimenaren Astea egitarau kulturala antolatu dau.

1937ko udabarria benetan gogorra izan zan Bizkaian, izan be, tropa faxistek hainbat herri bonbardeau zituen, besteak beste, Galdakao. 79 urte pasau dira, baina ez dogu ahaztu, eta ez dogu ahaztu gura be. Horregaitik, aurten be,Galdakao Gogora alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzino eta babesagaz, Oroimenaren Astea egitarau kulturala antolatu dau.

Burdin Hesia bertatik bertara ezagutzeko ibilaldi bik, berbaldi bik eta erakusketa batek osotuko dabe aurtengo Oroimenaren Astea, maiatzaren 14tik 21era bitartean. Jarduera guzti-guztiak debalde izango dira.

Maiatzaren 14an eta 21ean, zapatua, Galdakaon dagozan Burdin Hesia eraikuntzaren aztarnak ikusteko bisita gidatuak egingo ditue. Egun bietan hitzordua 9:00etan izango da, Udaletxe aurrean. Hilaren 14an, Altamira eta Olabarri auzoetako Burdin Hesiaren hondarrak bisitauko ditue, alkarteko kideak gidari dirala. Maitzaren 21ean, Bekelarre eta inguruetako aztarnak aztertzeko aukerea izango da. Lubakiak, bunkerrak, metrailadore-habiak eta babeslekuak ikusi ahal izango dira osteratxu honeetan.

Maiatzaren 17an, martitzena, Oroimenaren Asteko lehenengo berbaldia izango da. Aingeru Astui izango da hizlaria, Bermeoko Arrantzaleen Museoko zuzendaria. Matxitxakoko batailea eta Euzkadiko Gudontzidia 1936-1937 berbaldia eskainiko dau. Berbaldia euskeraz izango da.

Maiatzaren 19an, eguena, 12:00etan, Galdakaoko Udalak ekitaldi instituzionala egingo dau Plazakoetxen, Galdakaon izandako bonbardaketako biktimak gogoratzeko.

Egun berean, kartzela eta kontzentrazino-esparruen ganean egingo dau berba Ancensión Badiola historialariak Kontzentrazino-esparruak eta langile batailoiak Bizkaian 1937-1939 izenburuko berbaldian. Kasu honetan gaztelaniaz izango da.

Berbaldi biak Gandasegi ikastetxeko Areto Nagusian izango dira, 19:30ean.

Ganera, Euzkadiko Gudontzidia. Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi erakusketea be ikusgai egongo da Gandasegin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu