'Pentsatzeko txokoa', Nerea Arrien lekeitiarraren lana plazan

Bizkaie! 2016-05-10 18:36   Kulturea

Nerea Arrienek, XXXIV. Lizardi 2015 sariaren irabazleak, Pentsatzeko txokoa izeneko liburuan adimen emozionalari keinu egiten deutso. Hauxe da bere lehenengo liburua.

Nerea Arrienek, XXXIV. Lizardi 2015 sariaren irabazleak, Pentsatzeko txokoa izeneko liburuan adimen emozionalari keinu egiten deutso. Hauxe da bere lehenengo liburua. Pentsatzeko txokoa izeneko narrazinoak, errealismo barrien haritik, gaur egungo familia-egitura eta hartu-emonak islatzen ditu eta, ezin hobeto, eskola eta eskola giroa, adierazo dau epaimahaiak. Izenburuari jarraituz eregitako fikzino-lanak pentseteari egiten deutso gorazarre, modu ironiko eta dinamikoan, Deba neskatoaren bitartez. Debaren begiradeak erakusten deusku zelakoa dan eskolea eta bertako giroa; zelakoak diran irakasleak eta neskatoaren lagunak; zer jazoten dan gela barruan eta zer eratakoak diran ikasle-irakasle arteko hartu-emonak. Neskatoaren ikuspegitik ezagutuko doguz haren gurasoak be, euren gustuak, ideak, ohiturak, maniak eta lanak, bikote-hartu-emonak eta alabeagazko jokabidea, ganeratu dabe. Modu dosifikatuan emoten jaku informazino guztia, personaien akzinoen bidez, esaldi laburrakaz eta erritmo bizian, zatika osotutako egitura ondo josian eta irakurlearen atentzinoa pizteko jokoez lagunduta.

Liburuko ilustrazinoak, barriz, Estibalitz Jalónek egin ditu. Ilustrazino ikasketak egin zituan eta 2007an argitaratu eban lehen lana. Ordutik hogeitaka liburu ilustrau ditu. 2009an, umeentzako albumik onenaren egitasmoa saritzen dauen Etxepare saria irabazi eban.

Erein argitaletxeak argitaratu dau Pentsatzeko txokoa.

Bigarren urtez jarraian, bizkaitar batek eskuratu dau Lizardi Saria, izan be, igaz Alaine Agirre bermeotarrak irabazi eban Hau ez da zoo bat! lanagaz.

 

 



Nerea Arrien Elordi (1976, Lekeitio)

Biokimika eta piano ikasketak egin zituan, eta irakaslea da gaur egun. Bere testuek argia ikusi eben lagun argazkilari baten argazkiei berbak jarri eutsezanean. Ordutik hona, kolaborazino asko egin ditu hainbat aldizkaritan. Ipuin sariketa pare bat be irabazi ditu, Hiria eta olatua eta Bi balatestuakaz. Pentsatzeko txokoa narrazinoagaz, XXXIV. Lizardi saria irabazi dau. Hauxe da bere lehenengo liburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu