Errefuxiatuak gogoan datoz EHUren XXXV. Udako Ikastaroak
2016-05-10 18:34 KultureaAniztasuna eta eskaintza zabalagoa dira XXXV. Udako Ikastaroen berezitasunak. Nabarmen areagotu da jarduerea, ia 200 hitzordu akademikogaz, erakunde publiko zein pribatuen babesa indartu egin baita. Danetara, presentziazko 142 ikastaro, beste 24 online, 27 biltzar eta 8 jarduera edegi aurreikusi ditue debatea eta pentsamendu kritikoa garatzeko.
Aniztasuna eta eskaintza zabalagoa dira XXXV. Udako Ikastaroen berezitasunak. Nabarmen areagotu da jarduerea, ia 200 hitzordu akademikogaz, erakunde publiko zein pribatuen babesa indartu egin baita. Danetara, presentziazko 142 ikastaro, beste 24 online, 27 biltzar eta 8 jarduera edegi aurreikusi ditue debatea eta pentsamendu kritikoa garatzeko.
Hainbat dira eszenatokiak. Gune nagusia Donostiako Miramar Jauregia izango da baina Gipuzkoa barruan, Zubieta estadioa, Oiasso museoa eta Irungo Ficoba izango dira jardueren egoitzak. Aurten Baionan euroerregioari buruzko ikastaro bat be eskainiko da eta Bizkaian, barriz, 19 jarduera (batez be Bizkaia-Aretoan), eta 15 Araban, hain zuzen be, Vitoria-Gasteiz, Moreda Araba, Agurain eta Laguardian.
Hamazazpi zikloren inguruan egituratuta dago aurtengo edizinoa. Egungo gaiek be lekua izango dabe, berbarako, Europan errefuxiatuakaz jazoten danaren inguruko ziklo oso bat izango da: 4 ikastaro eta 3 jarduera edegi.
Uda Ikastaroen inaugurazino ofiziala
Mariano Aguirre, Bakegintzarako Zentro Norvegiarraren zuzendaria eta Amsterdameko Transnational Institute erakundeko ikertzaile alkartua izango da Donostiako Miramar Jauregian bagilaren 8an izango dan Uda Ikastaroen edegiera ofizialean buru.
NOREF zentroaren zuzendaritzaz arduratu baino lehen, Bakerako Ikerketa Zentroaren (CIP) zuzendaria eta Nazinoarteko Harremanetarako eta Kanpo Alkarrizketarako Fundazinoaren (FRIDE) bake eta segurtasun programearen zuzendaria izan zan Mariano Aguirre, Madrilen. Era berean, Ford Fundazinoaren bake eta segurtasun programearen koordinatzailea izan zan, New Yorken.
Aguirrek Trinity College-k (Dublin) Bake eta Gatazkei buruzko Azterketen inguruan emondako masterduna da, eta nazinoarteko harremanei buruzko hainbat libururen egile, egilekide eta koordinatzailea da. Hedabideetan eta aldizkari espezializatuetan idaten dau sarri, besteak beste, Política Exterior, BBC, RFI, Opendemocracy, esglobal.es, El Pais, El Mundo eta Le monde diplomatique-n.
Ikasketa arloan irakaslea da Deustuko Unibersidadeko Nazinoarteko Ekintzari buruzko masterrean, Gaztela-Mantxako Unibersidadearen Gobernagarritasun, Giza Eskubide eta Bake Kulturaren inguruko Graduondo Iberoamerikarrean, eta Ortega y Gasset-Gregorio Marañon Fundazinoaren Garapenerako Lankidetzeari buruzko masterrean, eta Lisboako Unibersidade Autonomoan.
Hainbat sari jaso ditu bere ibilbidea autortzeko, eta horreetako azkena Lisboako Unibersidade Autonomoak (2014) bake eta giza eskubideen alde egindako lanagaitik emondakoa.
Matrikula orokorrak eta matrikula murriztuak
Matrikula aurreratuaren modalidadea maiatzaren 31ra arte (% 15).
Matrikula murriztuak honako honeentzat: ikasle, lanbako, jubilatu, UPV/EHU eta ehualumni sarean inskribidutako UPV/EHUko ikasle ohiak.
Matrikulea zelan egin:
- Online: webaren bitartez: www.uik.eus
- Udako Ikastaroen bulegoetan.
- E-posta bidez: info@uik.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!