2015/09/17 19:30ean
Donostiako San Telmo Museoan (Zuloaga Plaza, 1) | BerbaldiakZinema eta hizkuntza ez hegemonikoak mahai-ingurua. Hizlariak: - Ben Sharrock (Eskozia): zinemag
Zinema eta hizkuntza ez hegemonikoak mahai-ingurua. Hizlariak:
- Ben Sharrock (Eskozia): zinemagile eskoziarra. Aurtengo Zinemaldian bere lehen lana aurkeztuko dau, Pikadero, euskeraz errodatua. Film honen bersino laburrak, Patata tortilla, bi sari jaso zituan Bafta sarietan: gidoirik onena eta dramarik onena, talentu barrien atalean.
- Sjón (Islandia): idazle, poeta, musikari eta gidoigile islandiarra. Eskandinaviako idazlerik goraipatuenetakoa da, eta bereziki ezaguna Björk kantari islandiarragazko lankidetzeagaitik (haren abestien berbak egin izan ditu). Oscarretarako izentau izan zan Sjón, Lars von Trieren Dancer in the Dark filmerako egindako lanagaitik.
- Xabier Berzosa: euskal produktorea. Gure filmografian esanahi handiko zenbait film produzidu ditu, besteak beste, Aupa Etxebeste!, 80 egunean, Lucio edo hain goraipatua izan dan Loreak. Euskeraz filmautako pelikula hau, Oscar sarietarako hautagaien artean dago eta Goya sarietarako izentapena jaso dauen lehenengoa be bada.
Moderatzaile lanak, barriz, Marian Fernándezek egingo ditu: Txintxua films euskal produkzino-etxekoa. Produktora honek produzidu dau, beste zenbaiten artean, euskeraz filmautako Amama, eta aurtengo Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko dana.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!