Miren Lazkano eta Klara Olazabal aurrera Oklahoman
2026-07-23 09:32 KirolaKanoetan lehian izan dira: Oier Diaz eta Alex Segura eta Miren Lazkano eta Klara Olazabal.
Nazinoarteko lehiaketetan eskarmentu handiagoa daben emakumeek lehen probea gainditu eta finalerdietan sartu dira. Miren Lazkano 15. sartu da, jatsiera garbia eginez, penalizazinorik barik eta 97.45eko markea ezarriz. Klara Olazabal be hurrengo faserako sailkatu da, 22. postuan amaituz, 99.59ko denoreagaz, penalizazinorik barik.
Gizonen kasuan, barriz, ez dabe suerterik izan. Alex Segura bikaintasun proeiktuko kideak debuta egin dau Munduko Txapelketa absolutu batean, 53. postuan amaituz 7. eta 20. ateetan ikutuak eginez eta 97.12ko denporea markauta. Oier Diazek subluxazinoaizan dau sorbaldetako batean eta horrek jatsierea nahi bezela amaitzea eragotzi eta lehiaketatik kanpo itxi dau polito ebilen denporaldian, jokatutako Munduko Kopako final gehienetan sartu baita.
Oierren lesinoa dala eta, gizonak ezin izan dira lehiatu arratsaldean patruilen txapelketan. Irungo palisteak probea egin arren sorbaldearen bueltako minagaz ez da gustora ibili. Alex Seguragaz eta Miquel Traveregaz lehiatzea egokitu jakon. Emakumeen kasuan, Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek, Nuria Vilarrublagaz batera 5. postuan amaitu dabe taldekako jatsierea. Eslovakiak, Txekiak eta Frantziak eroan ditue urrea, zidarra eta brontzea.
Garagarrilaren 23an
10:05-11:05 (17:05-18:05 Euskadin) Emakumeak K1 finalerdia (30 ontzi).
11:15-12:15 (18:15-19:15 Euskadin) Gizonak K1 finalerdia (30 ontzi).
14:05-14:41 (21:05-21:41 Euskadin) Emakumeak K1 finala (12 ontzi).
14:46-15:22 (21:46-22:22 Euskadin) Gizonak K1 finala (12 ontzi).
15:35-15:41 (22:35-22:41 Euskadin) Emakumeak K1 domina banaketea.
15:45-15:51 (22:45-22:51 Euskadin) Gizonak k1 domina banaketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
