Juul jardunaldi literarioa egingo dabe ikastoletan eguenean

Bizkaie! 2016-04-20 10:37   Kulturea

Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak antolatuta, eta Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz, Juul hauteskunde literarioak antolatu ditue. Ikastoletako neska-mutilek euren liburu gustukoenak aukeratzeko aukerea eukiko dabe, bozketa baten bidez. Eguena, hilak 21, izango da bozketa eguna. Irakurzaletasuna bultzatzea eta parte-hartze prozesuak erakustea izango dira helburuak.

Euskal Herri guztian egingo da bozketea eta 17.000 ikaslek parte hartuko dabe. Sei kategoria egongo dira, edadearen arabera: Haur Hezkuntzea, LHko 1. eta 2. mailak, LHko 3. eta 4.ak, LHko 5. eta 6.ak, DBH/Kolegioa eta Lizeoaren 2. maila. Ganera, ilustratzaileen arloan botoa emoteko aukerea be egongo da.

Botoa ikastoletan emongo dabe eguenean, baina boto elektronikorako aukerea be badago. Hauteskunde mahaiak ipiniko ditue ikastetxeetan eta ikasleak eurak izango dira mahaiko presidente, mahaikide eta idazkari. Euskerazko liburuak dira hautagai guztiak.

Helburu nagusi bi daukaz Juul kanpaina literarioak. Batetik, ume eta gaztetxuen artean irakurzaletasuna bultzatzea. Bestetik, botazino prozesu bat zelakoa dan ikasten dabe neska-mutilek, izan be, hauteskundeak zelakoak diran erakusten jake.

Juul kanpainearen unerik garrantzitsuena da Liburuaren Egunaren bueltan egiten dan hau, baina ekimena urte guztian martxan egoten da ikastoletan. Literaturearen inguruko jarduera ugari antolatzen dira. Gregie de Maeyer idazle eta ilustratzaile flandriarraren Juul personaiaren omenez ipini deutsie izen hori kanpaineari. Umeen literaturako personaiarik maitatuenetako bat da Juul.

Juul kanpainearen inguruko barriak eta datuak, euren webgunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu