'Hitzez eta ahotsez', sei orduko irakurraldia Durangon

Bizkaie! 2016-04-19 17:40   Kulturea

Durangaldeko herri guztietatik etorritako irakurleen topagune bihurtuko da Plateruena datorren barikuan; arratsaldeko 18:00retatik, gauerdira bitartean, sei orduko ekitaldia egingo dabe apirilaren 22an eta hainbat irakurle dagoz zerrendan, abeslariak, musikariak, bertsolariak eta jantzariak be animau dira, danetara, 240 bat lagun.

Durangaldeko herri guztietatik etorritako irakurleen topagune bihurtuko da Plateruena datorren barikuan; arratsaldeko 18:00retatik, gauerdira bitartean, sei orduko ekitaldia egingo dabe apirilaren 22an eta hainbat irakurle dagoz zerrendan, abeslariak, musikariak, bertsolariak eta jantzariak be animau dira, danetara, 240 bat lagun.

Durangaldean jaio zein bertan bizi diran idazleen literaturea aukeratu dabe Hitzez eta ahotsez 3. edizinorako. Urtarrilean emon eutsien hasierea herri ekimen honi eta ordutik berbaldi eta barriketaldi dialogikoak egin ditue. Datorren barikuan, barriz, jentaurreko ekitaldiagaz emongo deutsie aurtengoari amaierea.  Sei orduz ekingo deutsie eta Hitzez eta ahotsez izenburuak dinoan legez, berbak eta ahotsak izango dira nagusi; kantuak, bertsoak eta musikeak be tartea izango dabe.

Lehengo eta gaur egungo idazleen lanak irakurri edo abestuko ditue: Xabier Amuriza, Felipe Arrese Beitia, Julene Azpeiria, Lourdes Unzueta, Ebaristo Bustintza Kirikiño, Leire Bilbao, Joseba Sarrionandia, Mila Salterain, Errose Buztintza, Unai Iturriaga, Bitaño, Luis Berrizbeitia, Andoni Urzelai, J.E. Capeau, Josu Unzueta, Manu Ertzilla, Paddy Rekalde, Arrate Mardaraz, Iñaki Irasizabal, Gaizka Zabarte edota Peru Magdalenarenak.

Idazle eta irakurleok batera jardungo dabe aurten. Hainbat idazlek baieztatu dau parte-hartzea. Euskaltegi, ikastola, berbalagun eta barnetegiko ikasle/irakasleak be badabiz irakurraldirako pasau deutseguzan testuak irakurten eta praktiketan. Durangokoak ez eze, Otxandio, Iurreta, Mañaria, Izurtza, Atxondo, Elorrio, Mallabia, Ermua, Garai, Mallabia, Berriz, Zaldibar eta Zornotzako herritarrak batuko dira. Bilbo, Eibar eta Gasteiztik be etorriko da lagunen bat.

Aurrekoetan legez, talde anitza izango da. Edade tartea be zabala: 15etik 82raino. Berton jaiotakoak zein kanpotik etorritakoak. Danantzako egongo da lekua Platerueneko teilatupe zabalean.

Gure borondate eta ilusino guztia jarri dogu antolatzaileok ekimen honetan. Eskerrik asko izena emon dozuen guztioi. Danon artean ekitaldi atsegin bat egingo dugulakoan, barikura arte.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu