Musika klasikoaren alorreko ICMA Sariak emongo ditue apirilean Donostian

Bizkaie! 2016-03-08 12:01   Musikea

International Classical Music Awards (ICMA) ospe handiko sariak dira, zinemako Oscarren pare ipinten ditue, baina musika klasikoaren esparruan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Donostia 2016ren eskutik, aurtengo sari-banaketa ekitaldia Gipuzkoako uriburuan egingo dabe, apirilaren 1ean.

International Classical Music Awards (ICMA) ospe handiko sariak dira, zinemako Oscarren pare ipinten ditue, baina musika klasikoaren esparruan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Donostia 2016ren eskutik, aurtengo sari-banaketa ekitaldia Gipuzkoako uriburuan egingo dabe, apirilaren 1ean.

Europako Uriburu Kulturalaren Alkarrizketak programearen parte da ICMA Sariak Donostiara eroatea. Era berean, uria Europako musika klasikoaren erdigune bihurtu nahi dabe antolatzaileek.

Apirilaren 1eko ekitaldian, musikariak, epaimahaikideak eta beste gonbidatu batzuk batuko dira Kursaalean. Ondoren, publikoari zabalik egongo dan gala-kontzertua egingo dabe. Sarituak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa egongo dira gala horretan.

Aurtengo ICMA Sariak jasoko dituen artisten zerrendea emon dabe dagoeneko. Dame Felicity Lott sopranoari Bizi Osoko Lorpena saria emongo deutsie eta Christian Lindberg tronboi joleak Urteko Artistearen garaikurra jasoko dau.

Musikearen etorkizunari begirako sariak be badagoz. Urteko Artista Gaztearen saria Pablo Ferrandez biolontxelisteak jasoko dau. Aurten lehenengoz, Aurkikuntza Saria emongo dabe eta Nikolai Song txirulariak jasoko dau. Era berean, hainbat alor berezitutako sariak egongo dira (musika garaikidea, barrokoa, diskoetxe onena eta abar).

ICMA Sarien epaimahaia 13 herrialdetako 17 aldizkari espezializadutako musika-kritikariek osotuten dabe. Danak dira europarrak. 2011n emon ziran lehenengoz ICMA Sariak, Finlandiako Tampere urian. Harrezkero, urtero uri baten emon dira: Nantes, Milan, Varsovia eta Ankara. Aurten Donostiaren txandea izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu