Euskal pelotea da ardatz XXII. FANT jaialdia iragarteko kartelean

Bizkaie! 2016-03-03 11:50   Zinemea

FANTek, Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak datorren edizinorako irudia aurkeztu dau. Bertan, esku pelota kirolaren tradizinoa odolez bustiko da eta pelotalekua gore eszenatoki bilakatuko dau. Pelotearen ordez odolez betetako begia erakutsiko dau, eta esku bildurgarria baino erakusten ez dauen pelotaria gure zeremonia maisua izango da, ikus-entzuleari zinemaldiaren edizino barrirako bidea erakutsiz.

FANTek, Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak datorren edizinorako irudia aurkeztu dau. Bertan, esku pelota kirolaren tradizinoa odolez bustiko da eta pelotalekua gore eszenatoki bilakatuko dau. Pelotearen ordez odolez betetako begia erakutsiko dau, eta esku bildurgarria baino erakusten ez dauen pelotaria gure zeremonia maisua izango da, ikus-entzuleari zinemaldiaren edizino barrirako bidea erakutsiz.

Maiatzaren 6tik 13ra, Bilbo fantasiazko eta bildurrezko generoaren erdigune bilakatuko da barriro be, FANTen, Bilboko Fantasiazko Zinemaldiaren XXII. edizinoari esker.

Oraingoz, martiaren 15era arte bialdu ahal izango dira Sekzio Ofizialeko kategoriaren batean parte hartu nahi daben filmak, eta apirilaren 8ra arte luzatu da Movistar+-en babesa izango dauen eskuko telefonoagaz grabautako film laburren lehiaketa barrirako filmak jasoteko epea. Izan be, barrikuntza lez, FANTen hurrengo edizinoak, eskuko telefonoagaz grabautako fantasiazko edo bildurrezko film laburren lehiaketa barri hori jasoko dau. Proposamen bakotxak 10 minutuko iraupena izango dau gehienez, eta oinarrietan ezarriko diran kalidade eta formatu eskakizun jakin batzuk bete beharko ditu. Zinemaldiaren antolatzaileek lehiaketa barri hori martxan jartea erabagi dabe, partaideek, baliabide gitxigaz baina irudimen askogaz be istorio bikainak kontau daitekezala erakusteko aukerea izan deien.

Aukeratzen diran lehiaketa horretako film laburrak FANT barruan programautako saio batean eskainiko dira. Saio hori amaitu ondoren, ikus-entzuleek zuzenean emongo ditue botoak, eta boto gehien jasoten dituan lanak 750 euroko saria irabaziko dau. Horrezaz gan, zinemaldiko epaimahaiak 1.500 euroko beste sari bat emongo dau. Ekimen horrek Movistar+ plataforma multimedia barriaren babesa izango dau.

Zinemaldiak aurrera jarraitzen dau bere erreferentziazko sariakaz, zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen eretxiz onenak diran bi film laburrei zuzendutakoak, bakotxak 3.000 euro banatuko dituan bi sarigaz, eta 2.000 euro jasoko dituan eta epaimahaiak erabagiko dauen euskal film labur onenaren sariagaz. Sari horreei, film luzeei emongo jakezan ohorezko sariak gehituko jakez, Sekzio Ofizialeko Film Luze Onenari eta azken urteetan fantasiazko generoan garrantzia hartuz joan dan personeari emoten jakon Fantrobia saria, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu