BirdFlyway, naturea eta turismoa batzen dituan nazinoarteko proiektua

Bizkaie! 2016-02-04 11:40

Aranzadi Zientzia Alkarteak Europako beste zentro batzuekaz alkarlanean natureagaz estu lotuta dagoan proiektu turistiko bat martxan jarri barri dau: Hegaztien ibilbidea, gazteleraz La ruta de las aves eta ingelesez BirdFlyway.

Aranzadi Zientzia Alkarteak Europako beste zentro batzuekaz alkarlanean natureagaz estu lotuta dagoan proiektu turistiko bat martxan jarri barri dau: Hegaztien ibilbidea, gazteleraz La ruta de las aves eta ingelesez BirdFlyway.

Proiektu honek beste produktu turistiko barri bat sortu dau, horretarako, Europan zeharreko 13 hezegune desbardinetan beste horrenbeste etapa diseinau dira. Hezeguneen sare horretan nabarmentzen diran espezieak bi dira, antzar arrunta eta arrano arrantzalea. Ibilbidea Eskozia eta Finlandian hasi eta Afrika mendabaldean amaitzen da tartean Europako herrialdeak zeharkatuz: Suedia, Herbehereak, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Espainia eta Portugal.

Ibilbideak, Donejakue ibilbideagaz antzekotasun asko ditu baina bizi osoan zehar egin daitekeen ibilbidea da eta bertan Europako eta Afrikako naturgune garrantzitsuenak bisitau daitekez. Kontraste handiko ibilbidea izango da: Eskandinabiako laku liluragarrietatik hasi, Kantauri itsasoko kostaldetik pasau eta peninsulako estepetara helduko da. Tokian tokiko hezegune bakotxean bisitariek interpretazino zentroa bisitau beharko dabe pasaportean zigilua lortzekon. Horretarako, erronka erraz batzuk gainditu beharko dira; erronka horreen bitartez inguruko paisajeak, kulturea eta ohiturak ezagutuko ditu bisitariak.

Proiektua martxan jartea datorren maiatzaren 8an izango da, Hegazti Migratzaileen mundu Mailako egunagaz bat. Proiektuari buruzko informazino gehiago ondoko webgunean topau daiteke: www.birdflyway.com. Abentura horretan parte hartu nahi daben guztiek bertan izango dabe etapei, hezeguneei eta ibilbideari buruzko informazinoa.

Kalidadezko turismoaren eredu izateaz gan naturgune bakotxean maila ekonomikoan izango dauen eragina be garrantzitsua izango da. Aurreikuspenen arabera, 20.000 persona ibiliko dira urtero ibilbidean zehar etapak egiten. Lehen urtean espero diran diru-sarrerak 3 miloe ingurukoak izango dira Espainian; Urdaibai Biosfera Erreserbeari jagokonez, barriz, urteko eragin ekonomikoa 225.000 eurokoa izatea espero da. 

Bestalde, domeka honetan, hilaren 7an, ate edegien eguna ospatuko da Urdaibai Bird Centeren Hezeguneen Mundu Mailako Eguna dala eta; hurreratzen diranek aukerea izango dabe BirdFlywayren ganeko informazinoa eskuratzeko be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu