Funikularra izango da Bilboko Mobikortasun Asteko protagonista nagusia

Bizkaie! 2015-09-16 11:24

Irailaren 16tik 22ra egiten dabilz Europako Mobikortasunaren Astea, alde batetik bestera ibilteko modu jasangarriago baten alde. Herri eta eskualde askotan egitarau zabalak antolatu ditue. Bilbon, esate baterako, Artxandako funikularra ardatz hartuta ibiliko dira egunotan, garraiobide berezi horrek mendeurrena beteko dauela eta. Campo Volantin eta Castaños inguruan ekitaldi piloa eratu ditue, funikularraren beheko geltokia han inguruan dagoalako. Egitaraua 'Bilbon nire kotxe barik!' egunagaz biribilduko dabe, martitzenean.

Artxandako funikularra 1915eko urriaren 7an hasi zan martxan, hau da, datorren hilean beteko dau mendea. Mobikortasunaren Astean garraio publikoa eta medio jasangarriak erabilteko deia egiten dan ezkero, funikularra gogoan izatea erabagi dau oraingoan Bilboko Udalak. Ekitaldi gehienak Campo Volantin eta Castaños inguruan izango dira. Esate baterako, Epaltza kalean umeentzako antzerkia egongo da hilaren 18, 19 eta 20an. Lastima Teatroko aktoreen eskutik, garraio publikoaren garrantzia erakutsiko deutsie neska-mutilei.

Aurreko urteetan legez, aurten be garraiobideen arteko lasterketea egingo da. Boluntario batzuek Funikularraren plazatik Sarriko eta San Mameserako osterea egin beharko dabe, eta buelta abiapuntura. Barik txartela erabilita, garraiobide publikoetan egin beharko dabe ibilbidea, hau da, Udalaren bizikletetan, Bilbobusen, tranbian, metroan zein taxian. Oinezko tarte batzuk be egongo dira.

Bestetik, Bilboko Ibiltaria Saria emongo deutsie, uri atseginago eta bizigarriago bat egiten lagundu dabenei. Aurtengo hautagaiak honeek dira: Isidro Elexgarai, Gorabideko erabiltzaileak eta Beñat Intxausti. Herritarrek botoa emon leikee hilaren 20ra arte eta biharamunean emongo da irabazlearen barri.

Udalaren sareko bizikletak hobeto erabilten ikasteko kursoak, piraguan ibilteko jarduerak, erakusketak eta abar be badagoz programauta Bilboko Mobikortasun Astean. Hilaren 22an, martitzena, 'Bilbon nire kotxe barik!' eguna egingo dabe Funikularraren plazan.

Europako Mobikortasun Astearen aurtengo leloa Aukeratu, aldatu, konbinatu da. Uri barruko eta inguruko garraioari arreta berezia emongo jako eta multimodalidadea bultzatuko da, hau da, garraio publiko bat baino gehiago konbineteari. Bilbon ez eze, Bizkaiko beste herri eta eskualde askotan be ospatuko dabe Mobikortasunaren Astea, urteroko ohitureari segiduta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu