Hemen dagoz 2015eko Letren Terrazak Getxon

Bizkaie! 2015-06-29 13:52   Kulturea

Getxoko Letren Terrazak 2015, Getxoko Udako Liburutegiak, hain zuzen, garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra arte kaleratuko dira barriro be liburuak umeei zein helduei hurreratzeko. Aurreko urteetan legez, sei kokapenetan banatuko dira terrazak.

Getxoko Letren Terrazak 2015, Getxoko Udako Liburutegiak, hain zuzen, garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra arte kaleratuko dira barriro be liburuak umeei zein helduei hurreratzeko. Aurreko urteetan legez, sei kokapenetan banatuko dira terrazak: garagarrilaren 1etik 30era, Gernika parkean (Neguri), Iturgitxi (Algorta) eta Sarri (Andra Mari) plazetan kokatuko dira etxolak; abuztuaren 3tik 28ra, barriz, Areetako Geltokia, Algortako Geltokia eta Aldapa (Algorta) plazetara pasauko dira.

Kokapen horreetan guztietan, erabiltzaileek irakurketa anitzez gozau ahal izango dabe eta txikienek, umeentzako jokuez, tailerrez eta ipuin-kontaketa saioez. Era berean, familia osoarentzako ikuskizunak be izango dira. Terrazak astelehenetik barikura egongo dira zabalik honako ordutegi honetan: 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.

Danetara, 2.000 liburuz osotutako liburu-funtsa eskainiko deutsee Terrazek erabiltzaileei; esangura horretan, udal liburutegien arduradunek hautatutako eleberriak, ipuinak, komikiak eta abar, izango ditue eskura. Ganera, eguneko prentsea be izango dabe irakurgai.

Era berean, Terrazak aisialdirako guneak dira eta bertan, umeek irakurketea beste hainbat jardueragaz buztartu leikiez egun osoan zehar, begiraleen begiradapean. Aurten, liburutegietan eskulan-tailerrak, jokuak eta edade guztietarako jarduerak be atondu ditue. Familia osoarentzat, ostera, ipuin kontaketak zein magia saioak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu