B.B. King blues gitarra-jotzaile mitikoa hil da

Bizkaie! 2015-05-15 12:28   Musikea

Azkenaldian makal ebilen B. B. King, eta orain egun bi ospitalera eroan eben atzera be. 2014ko urrian, osasun arazoak zirala eta, bertan behera itxi behar izan eban bira bat. 89 urtegaz, diabetesak eragindako konpikazinoen ondorioz hil da, Las Vegasen (AEB). Bluesaren erregeak sei bider jo eban Donostiako Jazzaldian, azkenengoa, 2011n.

Mississippin jaio zan Riley B. King, 1925ean, nekazari familia pobre batean. Kotoi etxaldean egun osoa beharrean emon ostean, hartzen eban gitarrea iluntzetan. 1940ean hasi eban bere musika ibilbidea, Menphisen.

Gitarra-jotzailea, kantaria eta konposatzailea izan zan. Gibson etxeko Lucille gitarrea eroian beti aldean. Hamabost Grammy sari irabazi zituan, blues arloko beste inork ez dauka hainbeste. 1987an, Rock-and-rollaren Ospearen Areto eta Museoan ipini eben bere izena. 

Makina bat disko atera zituan, 50 bat; besteak beste, Three O'Clock Blues, The Thrill is Gone eta U2gaz egindako When Love Comes to Town.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu