Euskal pianistak izango dira Bilbao Orkestra Sinfonikoaren denporaldi barriko protagonistak

Bizkaie! 2015-05-07 14:08   Musikea

BOSek 2015-2016 denporaldiko egitaraua aurkeztu barri dau. Erik Nielsen orkestrearen zuzendari barriak lehenengoz gidatuko dau BOS, urriaren 8an, Joaquin Atxukarro piano-jolea protagonista izango dan emonaldian. Aurten, ballet ikuskizun bat eskainiko dau orkestreak, Victor Ullate konpainiaren eskutik.

BOSek 2015-2016 denporaldiko egitaraua aurkeztu barri dau. Erik Nielsen orkestrearen zuzendari barriak lehenengoz gidatuko dau BOS, urriaren 8an, Joaquin Atxukarro piano-jolea protagonista izango dan emonaldian. Aurten, ballet ikuskizun bat eskainiko dau orkestreak, Victor Ullate konpainiaren eskutik.

Miren Josune Ariztondo Kultura diputadu eta BOSen presidenteak, Ibon Aranbarri BOSen zuzendari nagusiak eta Borja Pujol orkestrearen zuzendari teknikoak emon zituien zehaztasunak aurkezpenean. Bertan izan ziran Joaquín Atxukarro eta Marta Zabaleta pianistak be.

Emozioa arnastu
izenburupean, 2015-16 denporaldiko abonu tematikoak belaunaldi desbardinetako piano-jotzaileak omenduko ditu. Hain zuzen be, Joaquín Atxukarro (Bilbo, 1932), Judit Jauregi (Donostia, 1985), Miguel Ituarte (Getxo, 1968) eta Marta Zabaleta (Legazpi, 1965) pianistek hartuko dabe parte.

Denporaldi honetako beste barrikuntzetako bat izango da, lehenengoz, ballet ikuskizun bat eskainiko dauela BOSek. Víctor Ullate Ballet ospetsua etorriko da Bilbora, eta orkestreak Manuel de Fallaren musikea interpretauko dau. Ikuskizun hori Sevillako Maestranza antzokiarentzat sortu eban, eta orain hilabete batzuk Madrilen estreinau eben.

Estreinaldi bi izango dira denporaldi barrian, bata, Anjel Illaramendiren Zarautz oberturea, eta bestea, Juan Carlos Perezek Bernardo Atxagaren poema batzutan oinarritutako Deitzen dizut, Virgilio izeneko piezea. Abonu-denporaldiak 17 programa izango ditu danetara.

Indiako herri musikea entzuteko aukerea izango da, ganera. Izan be, Shubhendra Raok sitar kontzertua eskainiko dau. Evelyn Glennie perkusionizta eskoziarrak saio berezia egingo dau abenduan, BOSeko perkusino atala lagun dauela. Igor Stravinskyren musikea hasi eta amaituko dau denboraldia. Horrezaz gan, Tchaikovsky, Bruckner eta Mahlerren sinfoniak interpretauko ditu Bilboko orkestreak.

2015-16 denporaldiko emonaldi guztiak, hemen.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu