Bost euskal ordezkari Max Sarien 22 finalisten artean
2015-04-22 15:28 KultureaEuskal ordezkariak dira: Iñigo Guardamino (egile barri onena, Vacaciones en la inopia lanagaitik), Ignacio del Moral (egokitzapen edo antzerkirako bersino onena, El viaje a ninguna parte lanagaitik), Sabino Bikandi (musika onena, Gelajauziak lanagaitik), Iñaki Salvador (musika onena hau be, Zazpi aldiz elur lanagaitik) eta Kukai Dantza Taldea (jantzako talde edo interpretatzaile onena, Gelajauziak lanagaitik).
Arte Eszenikoen Max Sarien antolakuntza batzordeak ezagutzera emon ditu gaur Max Sarien XVIII. edizinoan lehian diran 22 ataletako finalistak. Bost euskal autore edo eta talde dira 22 horreen artean, hau da, Iñigo Guardamino (egile barri onena, Vacaciones en la inopia lanagaitik), Ignacio del Moral (egokitzapen edo antzerkirako bersino onena, El viaje a ninguna parte lanagaitik), Sabino Bikandi (musika onena, Gelajauziak lanagaitik), Iñaki Salvador (musika onena hau be, Zazpi aldiz elur lanagaitik) eta Kukai Dantza Taldea (jantzako talde edo interpretatzaile onena, Gelajauziak lanagaitik). Honakoak SGAE Fundazinoaren sariak dira, eta bai antzerkia zein jantzea lanbide daben profesionalen jarduera zein doeak sustatu eta saritzea da asmoa, denporaldiko ikuskizunak aintzat hartuz.
Carlos Gil dogu epaimahaiaren presidentea eta beronegaz batera dira Guillermo Heras, Joan Muñoz, Liz Perales eta Madril, Catalunya eta ganerako hamabost erkidegoetako batzordeen presidenteak, hau da, Salvador Enríquez, Mar Gómez eta Susana Herreras, hurranez hurran. Danetara, 111 ikuskizunen arteko hautaketa prozesuaren ondoren ateratzen dira 22 kategorietako finalista horreek.
Arte Eszenikoen XVIII. edizinoaren ospakizuna Bartzelonan izango da aurten, maiatzaren 18an. Barcelona Arts on Stage izeneko Barts Aretoak hartuko dau antzerkiaren eta jantzearen profesionalek ospatzen daben jai eta sari emotearen lekukoa. Lehian diran 22 hautagaietatik harago, Max Sarien antolakuntza batzordeak 3 sari berezi be emongo ditu: Ohorezko saria, Arte Eszenikoen sustapenari jagokona eta Afizionatua.
1998tik, Arte Eszenikoen Max Sariak SGAE Fundazinoaren eta SGAE beraren ekimena dira, eta antzerkiko zein jantzako profesionalentzako onespen handiena dira, lankideak eurak diralako aukeratzaileak. Aurreko edizinoak Sevillan, Bilbon, Bartzelonan, Guadalajaran, Zaragozan, Vigon, Valentzian, Madrilen edo eta Kordoban egin izan dira. Hain zuzen be, Max sariak deszentralizautako eta kokapen finkorik bako sariak izatea da helburua, horixe bera dalako antzerki-munduaren berezko izaerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!