2015eko Zientzia Azokea, apirilaren 25ean, Bilbon

Bizkaie! 2015-04-22 11:18   Kulturea

Bilboko Plaza Barrian egingo dabe aurtengo Zientzia Azokea, hainbat gaztek egindako proiektu zientifikoen erakusketea. Elhuyarreko Zientzia Unidadeak antolatzen dau Zientzia Azokea. Gazteen artean zientzia-zaletasuna bultzatzea, kultura zientifikoa sustatzea eta zientziaren dibulgazinoa dira ekimenaren helburu nagusiak.

Bilboko Plaza Barrian egingo dabe aurtengo Zientzia Azokea, hainbat gaztek egindako proiektu zientifikoen erakusketea. Elhuyarreko Zientzia Unidadeak antolatzen dau Zientzia Azokea. Gazteen artean zientzia-zaletasuna bultzatzea, kultura zientifikoa sustatzea eta zientziaren dibulgazinoa dira ekimenaren helburu nagusiak.

Elhuyarrek antolatu, eta ondokoek finantzatzen dabe azokea: Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta FECYT erakundeak (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazinoa). Bilboko udaletxean egin eben aurkezpena, atzo. Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko erakunde esanguratsuenetako ikertzaile profesionalen laguntzea izan dabeproiektuen egileek; besteak beste, UPV/EHU, Nafarroako Unibersidade Publikoa, Deustotech eta Mondragon Unibersidadearena, Tecnalia eta IK4 korporazino teknologikoena eta BTEK zentroarena.

Hezkuntza zientifikoa hedatzeko proiektu honeek hedatzen dabilzan gazteen ahalegina, interesa eta partaidetzea azpimarratu zituan agerraldian horretan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Begoña Garamendik.  Elhuyarregaz alkarlanean jarraituko dau Hezkuntza Sailak, ikasleen gaitasun zientifiko eta teknologikoa eta ekintzailetza bultzatzeko, eta Hezkuntza Barriztatzeko Zuzendaritzearen berariazko deialdiak eta lankidetza-hitzarmenak sustatzen, esan eban.

Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Canciok, bestalde, gazteen eta ikertzaileen arteko komunikazino-bideen premnea azpimarratu dau, eta proiektu horri lagundu deutsien unibersidade eta zentro teknologikoei eskerrak emon eutsien.

Beñat Insunza ikertzaile gazte bilbotarrak hau adierazo eban: Zientzia Azokea moduko proiektuetan parte hartzea asko gomendatzen dot. Asko ikasten da gustetan jatzun proiektu bat egitean. Horrezaz gan, proiektu bat egiten dozunean tutorea ez da irakasle baten modukoa, hartu-emona bestelakoa da. Irakaslea baino, laguna da.  Aurkezpen gaitasunak hobetzen dira eta lotsa kentzen da. Beste alde batetik, nire kasuan adibidez, lotailu gurutzatua dala eta, Athleticeko medikua ezagutzeko aukerea izan neban eta beste hainbat aditu. Igazko Zientzia Azokan izan zan Insunza, eta Kataluniako XVI Exporecerca Jove azokan Euskadiko ordezkari izateko aukeratu eben. Espainiako estaduko gazteen ikerketa zientifikoaren erreferentziazko erakustoki dan XVI Exporecerca Jove azokea orain dala gitxi izan da, eta hiru sari jaso ditu Beñat Insunzakek.

Azokan aurkezten diran proiektu teknologikoak eta ikerketak ikasturtean egiten dituzte ikasleek, 12 eta 18 urte bitartekoek, gero jentaurrean aurkezteko. Lau atal izango ditu Zientzia Azokeak: Plaza Barriko arkupeak, eta han 65 taldeen lanak ikusgai izango dira; Esperimentuen Txokoa, umeek eta helduek esperimentuak egiteko tokia; Praktika Gunea, esperimentu askeak egiteko lekua; eta eszenatokia, diploma eta sariak banatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu