300, ikusizko literaturako partaidetza-proiektu teknologikoa dakar Saure argitaletxeak

Bizkaie! 2015-04-21 11:27   Kulturea

Gaur egungo gazteoi itzel gustetan jaku non gagozan eta zer egiten gagozan eten barik kontetea, baina ez dogu Interneta gure gaitasun literarioak hirurehun karakteretan erakusteko sarri erabilten. Orain, barriz, badago aukerea horretarako, izan be, idaztea gustoko daben lagun guztientzako sortu dau Saure argitaletxeak 300 Proiektua, ikusizko literaturako partaidetza-proiektu teknologikoa.

Saure argitaletxearen eta Imartgine galeriaren eskuz datorren txapelketa barri honek orain arte euskeraz egin diran lehiaketa guztiak goitik behera aldatzen ditu, teknologia eta sare sozial barrietan oinarritzen baita. Gaur egungo gazteoi itzel gustetan jaku non gagozan eta zer egiten gagozan eten barik kontetea, baina ez dogu Interneta gure gaitasun literarioak hirurehun karakteretan erakusteko sarri erabilten. Orain, barriz, badago aukerea horretarako, izan be, idaztea gustoko daben lagun guztientzako sortu da 300 Proiektua, ikusizko literaturako partaidetza-proiektu teknologikoa.

Txapelketa honek literatura unibersalari buruzko ezagutzak frogatzen ditu, hainbat testuetan oinarritutako marrazkiak aurkeztuz. Horreei begira hausnarketa egin behar da eta hirureun karakteretako esaldi bat sortu, euren ideatan edo filosofian oinarrituz, modu erakargarrian eta testuakaz bat etorriz.

Asmo handiko proiektu honek literatura eta sare sozial barriak erabilteko dagoan ohiturea nahasten ditu, are gehiago, euskeraz ez da sekula holakorik egin. Gainera, sari handiak irabazi daitekez: liburuak, e-komiki esperientziak eta 300 eurotik gorako diru sariak nagusientzat.

Parte hartzeko www.hirurehun.org web orrialdean sartu behar gara eta hantxe deskribiduko jaku eginbeharra. Hain zuzen be, hainbat testu eta garaietako personaien marrazkiei begiratzea eta horreei buruzko hirurehun karakteretako esaldi bat idaztea. Proponiduten diran testuak hurrengoak
dira: Rinconete eta Cortadillo (Miguel de Cervantes), Capitaine Fracasse (Théophile Gautier) eta Huckleberry Finn (Mark Twain).

Lana errazteko lehenik eta behin, obretan oinarritutako hiru testu labur eta erraz aurkezten dira, istorioak barruratu eta personaiak ezagutu daiguzan. Esaldiak amaitu ondoren, testuen ganeko galdera sorta txikia aurkezten jaku, gure ezaguerak froga daiguzan. Egiten dan lan guztia webgunean bertan aurkeztuko da.

Hamar urtetik gorako edozein lagunek harparte hartu leike eta bi taldetan banatuko dira epaiketak, beraz, bi sari mueta egongo dira; alde batetik, 10-15 urteko lanak aztertuko dira; bestetik, 16-99 urteko jenteak bialdutako lanak epaituko dira.

Azkenik, aurkezteko epeari jagokonez, 2015eko martaren 1etik urriaren 18ko gaueko 12ak arte izango da.

Animau zaiteze! Lehiaketa guztiz dibertigarria da, gehienbat geure burua aztertzeko beste garai eta leku bateko personaien burua aztertu guran gagozanean. Gainera, personaia literarioei buruzko gogoetak egitean hobeto ulertu geinkez hain ospetsuak diran obra klasikoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu