'Ama gaiztoaren ipuina' eta 'Bi kobazulo' umeentzako lanak kaleratu ditu Elkarrek
2015-04-20 18:12 KultureaAntxiñe Mendizabalek idatzi dau Ama gaiztoaren ipuina, eta ilustrazinoak Aritz Eigurenek egin ditu. Bi kobazulo ipuina Uxue Alberdi idazleak eta Antton Olariaga marrazkilariak sortu dabe. Behar biak Elkar etxearen Kuku izeneko bilduman plazaratu dira, zortzi urtetik gorako irakurleentzat.
Antxiñe Mendizabalek idatzi dau Ama gaiztoaren ipuina, eta ilustrazinoak Aritz Eigurenek egin ditu. Bi kobazulo ipuina Uxue Alberdi idazleak eta Antton Olariaga marrazkilariak sortu dabe. Behar biak Elkar etxearen Kuku izeneko bilduman plazaratu dira, zortzi urtetik gorako irakurleentzat.
Bazen behin ama gaizto bat…, holan hasten dan ipuin asko ez dira egongo. Izan be ipuinetako amak, danak, onak izaten dira. Txanogorritxuren ama ez ete zan, baina, apur bat ardurabakoa? Eta Ahatetxu itsusiarena koldar antzekoa? Eta Hansel eta Gretelena gaiztoa baino gaiztoagoa? Eta zuk, zer uste dozu? Ba al dago ama gaiztorik ipuinetan? Eta benetan?, galdera horreek botaten ditu egileak.
Antxiñe Mendizabal (Zumarraga, 1968) editorea da. Hainbat liburu itzuli eta idatzi ditu. Ume literatureari jagokonez,ondoko lanak kaleratu ditu: Nire amak ez dauka erremediorik, Lotsatia naiz, eta zer?, Katti beti endredatzen, Ametsi tripek hitz egiten diote, Nire alabak ez dauka erremediorik eta Printzesa guztiek dute bere ipuina. Aritz Eigurenek (Bilbo, 1976) azkeneko urteotan komikiak egin ditu AEBetan eta Euskal Herrian. Horretaz gan, ilustrazino-liburuak eta liburuen azalak egin ditu
Hodei eta Argi bikotxak alkarrengandik aparte bizi dira tximista batek euren kobea erdibitu ebanetik. Neba-arrebek ez daukie alkarren barririk. Hori da Uxue Alberdik idatzitako Bi kobazulo kontakizunaren abiapuntua. Mundu zatituak eta persona zatituak batasun bila abiatuko dira istorio honetan, eta, horretarako, iluntasunean bidaiatu beharko dabe eta amildegien aurrean, salto egin. Personon bildurrei buruzko ipuina da, fantasiaz eta magiaz kontatua.
Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, 1984) Kazetaritzan lizentziaua da, eta hainbat lanetan jardun dau: kazetari, itzultzaile, bertsolari eta idazle. Ume literaturan, Eta zer? bildumako Ezin dut, eta zer?, Marizikina naiz, eta zer?, Zure denboraren truke eta Pirritx eta Porrotxen abenturak argitaratu ditu. Antton Olariagaren (Usurbil, 1946) marrazkiak makina bat ipuin, eskola-liburu, komiki eta karteletan dagoz. Zakilixut personaia be berak sortua da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!