Iparraldea Bertan! zikloaren 14. edizinoa gaur hasiko da Donostian

Bizkaie! 2015-03-04 13:01   Musikea

Aire Ahizpak, Zeze Miege bikotea eta Erramun Martikorena izango dira aurtengo Iparraldea Bertan! egitarauko protagonista nagusiak. Zikloa martiaren 4an hasi eta 25ean amaituko da. Koldo Mitxelena kulturgunea eta Euskal Kultur Erakundea dira antolatzaileak.

Martiko eguazten guztietan, 19:00etan, hitzordu interesgarriak izango da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Hilaren 4an, Eneko Dorronsorok sortutako Xalbador, izana eta izena dokumentala proiektauko dabe. Hurrengo eguaztenean, hilaren 11n, Aire Ahizpek Bidexka disko barria zuzenean aurkeztuko dabe.

Hurrengo aste bietan be musika izango da nagusi; 18an, Zeze Miege bikoteak musika elektronikoa ekarriko dau, eta 25ean, Erramun Martikorena igongo da oholtza hanera.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu