Blanca Urgellek atondutako Axularren 'Gero' liburuaren edizino kritikoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-03-03 14:53   Kulturea

Nafarroako Gobernuaren egoitzan aurkeztu dau gaur eguerdian Axularren Gero liburuaren edizino kritikoa Blanca Urgell filologoak. Aurretik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dabe.

Nafarroako Gobernuaren egoitzan aurkeztu dau gaur eguerdian Axularren Gero liburuaren edizino kritikoa Blanca Urgell filologoak. Aurretik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dabe.

Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako Mendaur bildumaren 6. zenbakia da Gero liburuaren edizino kritikoa. Blanca Urgell egileak berak eta José Iribas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburuak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak egin dabe.

Axularren Gero (1643) liburuak, 1976an Luis Villasantek azkenekoz argitaratu ebanetik, ez dau jaso merezidu dauen arreta kritikoa. Edizino barri honetan, Blanca Urgell filologoak goitik behera berrikusitako testu bat aurkeztu dau, aurreko guztiak eukiezan akats barik. Testu osoa erkatu dau, berbaz berba, 1643ko princeps edizinoaren ale on bategaz, eta pasarte ilun edo zalantzazkoetan beste bi alegaz eta edizino esanguratsu bigaz bere bai, Manuel Lekuona (1954) eta Villasanterenagaz (1976).
 
Urgellek dinoenez, edizino hau ez da, eta ezin daiteke izan, Axularren testuari buruzko azkenengo berbea: izan be, edozein hizkuntzatako klasiko handi guztiek lez, begi kritiko gehiagoren beharra dauka eta euskal filologiaren sasoian sasoiko estandarren zorroztarria beharko litzateke.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu