Noa Lur Trio taldeak 'Badakit' lehen lana aurkeztuko dau 365 Jazz Bilbao zikloan
2015-02-27 14:42 MusikeaNoa Lur Trio taldeak kontzertu bana emongo dau barikuan eta zapatuan, zezeilaren 27an eta 28an, Bilbao 700 Fundazinoaren 365 Jazz Bilbao egitarauan, gaueko 23:00etatik aurrera. Saioak Bilboko Hesperia hotelean izango dira.
Noa Lur Trio taldeak kontzertu bana emongo dau barikuan eta zapatuan, zezeilaren 27an eta 28an, Bilbao 700 Fundazinoaren 365 Jazz Bilbao egitarauan, gaueko 23:00etatik aurrera. Saioak Bilboko Hesperia hotelean izango dira, eta bertara doazenek, Noa Lur kantariaren, Moisés Sánchez pianistearen, Toño Miguel kontrabaxu jotzailearen eta Michael Olivera bateria jotzailearen Badakit azken diskoko kantak entzun ahal izango ditue.
Bilbao 700 Fundazinoak jakinarazo dauenez, Badakit diskoan, bikoteen bidez, Noa Lurrek jazzaren estandar handiak berregin ditu, boleroagaz harremanak landu ditu eta zenbait kanta sinatu ditu, esaterako, lan osoari izena emoten deutsona eta Oreka TX taldeko txalapartarien kolaborazinoa dauena.
Noa Lurrek (Bilbo, 1983) EiTBko umeentzako programetan emon zituan lehen pausuak eta gaur egun jazz abeslari ezaguna da. Bere kontzertuetan, abeslari bilbotarrak laukotean edo hirukotean berrirakurten dau bere diskoa. Horrelakoetan, Badakit diskoko pianistez gan, hainbat musikariren laguntzinoa izan dau: Reinier Elizarde El Negrón, Michael Olivera, Pepe Rivero, Toño Miguel edo Ander García.
Gaur egun, Walter Sax Big Band taldeko abeslaria da, proiektu desbardinetan dabil (Bob Sands Big Band, Black Light Gospel Choir) eta musikari ospetsuakaz agertzen da oholtzan, besteak beste, Sibel Kose, Moisés Sánchez, Borja Barrueta, Walter Geormet edo Kursad Denizegaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!