Atea Teatroren 'Ekoetikopatetikobikoa' lana da Donostiako Boltsiko Antzerkia programearen irabazlea

Bizkaie! 2015-02-10 10:49   Kulturea

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak euskerazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta produkzinoa bultzatzeko sortutako Boltsiko Antzerkia programearen laguntzinoa Atea Teatroren Ekoetikopatetikobikoa egitasmoari emongo deutsiela iragarri dabe.Taldeak 4.000 euro jasoko ditu antzezlana garatzeko.

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak euskerazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta produkzinoa bultzatzeko sortutako Boltsiko Antzerkia programearen laguntzinoa Atea Teatroren Ekoetikopatetikobikoa egitasmoari emongo deutsiela iragarri dabe.

Antzezlanaren gidoia eta zuzendaritzea Alex Telloren ardurea da. Anabel Arraiza eta Jabier Rodil aktoreak dira istorioko protagonistak. Biki eta Viktor pisukideen gorabeherak kontetan ditu Ekoetikopatetikobikoa beharrak.

Victor etxebizitzearen jaubea da, eta lanik egiten ez dauenez, Bikik ordaintzen deutson errenteagaz eguneroko gastuei hortze-hortxe egiten deutsie aurre. Alokairu kontratuaren barriztearagaz batera hasiko dira matrakan.

Proiektuak 4.000 euroko laguntzinoa jasoko dau, antzezlana garatu eta produziduteko. Maiatzean, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan, Donostiako lau tabernatan aurkeztuko dabe lehenengoz.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu