Mumford & Sons talde britainiarra, Bilbao BBK Live jaialdiko bigarren kartelburua
2015-02-09 17:39 MusikeaBilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaile Last Tour Intarnationalek talde biren barri emon dau, Mumford & Sons eta Of Monsters And Men. Lehendik iragarrita egozan ondoko talde honeek: Muse, The Jesus and Mary Chain, Alt-J, Sheppard, Triggerfinger, The London Souls, Azealia Banks, Ben Harper & The Innocent Criminals edo Counting Crows. Jaialdiaren hamargarren edizinoa garagarrilaren 9tik 11ra izango da.
Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaile Last Tour Intarnationalek talde biren barri emon dau, Mumford & Sons eta Of Monsters And Men. Lehendik iragarrita egozan ondoko talde honeek: Muse, The Jesus and Mary Chain, Alt-J, Sheppard, Triggerfinger, The London Souls, Azealia Banks, Ben Harper & The Innocent Criminals edo Counting Crows. Jaialdiaren hamargarren edizinoa garagarrilaren 9tik 11ra izango da.
Mumford & Sons taldea 2007an sortu zan Londresen. Grammy bi, Brit Awards bi eta hiru Billboard Music sari irabazi ditue ordutik. Londresen sortutako folk taldeen artean nabarmendu zan hasieratik.
Sigh No More lehenengo diskoak Erresuma Batuko salmenten zerrendetan bigarren postua lortu eban, eta AEBetako Billboard aldizkariak bere zerrendan sartu eban. Halanda ze, nazinoarteko jaialdi handietan joteko aukerea euki eben. Diskoa argitaratu baino lehen bandeak hiru EP kaleratu zituan.
Babel beharra 2012an kaleratu eben, eta AEBetan, Erresuma Batuan, Kanadan eta Zeelanda Barrian, besteak beste, salmenta zerrendetako lehenengoak izan ziran. HIrugarren diskoan beharrean dabilz orain.
Of Monsters And Men talde islandiarra 2011. urtean egin zan ezagun, bandea sortu eta urtebetera, Little Talks abestiak izandako arrakasteari esker. Kanta hori lehenengo diskoan -My Head Is An Animal (2012)- sartu eben. Hainbat jaialditan egon ostean, bigarren diskoaren merkaturatzea atontzen dagoz orain. Rich Costey izan dabe produktore.
Jaialdiko hiru egunetako bonuak salgfai dagoz daborduko, 115 euro eta 123 euro, kanpaldi eta guzti. Sei euro gehitu behar jakiez prezioei, izapidetze gastuengaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!