Sam Smith britainiarra 57. Grammy sarietako irabazle

Bizkaie! 2015-02-09 13:33   Musikea

Lau sari irabazi ditu Sam Smith kantariak, urteko abestirik onena eta grabazino onena, Stay With Mekanteagaitik, eta pop disko onena eta artista barri onena. Grammyen sari-emotea bart izan da AEBetako Los Angeles urian.

Dana dala, Beck musikariaren Morning Phase lanak jaso dau disko onenarean saria, eta horrezaz aparte, rock disko onenari saria be eskuratu dau. Beyonce eta Pharrel Williams be protagonista izan ziran Drammyetan, izan be, hiruna sari jaso zituen. 

Sam Smithek bere bikotekidea izandakoari eskerrak emon eutsozan. Eskerrik asko igaz bihotza apurtu izanagaitik, horri esker lau Grammy irabazi dodaz, esan eban.

Hiru ordu irau eban ekitaldiaren amaieran hainbat kantarik euren abestiak eskaini zituen eszenatokian: Sam Smithek eta Mary J. Bligek, Stay With Me; Juanesek, Juntos; Beckek eta Chris Martinek, Heart is a Drum; eta Beyoncek, Precious Lord, Take My Hand, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu