Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak 'Lainoland' disko laburra argitaratu dau

Bizkaie! 2015-02-06 10:22   Musikea

Ursula Strong (bateria) eta Koldo Soret (gitarra eta ahotsa) musikariek osotzen daben Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarrak Lainoland izenburuko bost abestiko disko laburra argitaratu barri dau.

Diskoa osotzen daben bost kantak 2014ko urrian San Frantziskoko Faultline estudioetan grabau zituan bikoteak, Kalifornian eta Mexikon zehar egindako birako egun libre batean. Zuzenean, analogikoan eta egun bakar batean erregistrau zituen Yoshio Haraguchiren aginduetara.

Diskoan estudioan bertan idatzitako hiru kanta dagoz, Duten haize eza eta Jimi Hendrixen Foxy Lady kanten bersinoakaz batera. Materiala Andoaingo Garate estudioetan nahastau eta masterizau eban Kaki Arkarazok, eta produkzinoa Koldo Soretek berak egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu