Koko-eskea Eibarren zezeilaren 7an
2015-02-05 13:02 KultureaEibarrek koko-jantzari eta koko-marru konparsea izan ditu 2008tik, hain zuzen be Kezka jantza taldeak zeregin horri ekin eutsonetik. Aurten, zezeilaren 7an ibiliko dira kalez kale eta baserriz baserri.
Eibarrek koko-jantzari eta koko-marru konparsea izan ditu 2008tik, hain zuzen be Kezka jantza taldeak zeregin horri ekin eutsonetik. Aurten, zezeilaren 7an ibiliko dira kalez kale eta baserriz baserri.
Ohikoa dan lez, Eibarko merkatu plazan egingo dabe eguneko lehenengo agerraldia goizeko 8:30ean. Koko-eskea egun osoan izango da eta 40-50 lagun inguru izango dira, talde bitan banatu eta Otaola-Kiñarra bailarako baserri eta inguruak bisitauko dituenak. Eibarren ateratzen diran koko-jantzari eta koko-marruak herrikoak bertakoak dira, berezkoa dabe eta bereziak dira. Holan gorpuztu ziran mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjinea, Martin Perratzailia, sasi-kartia… eta koko-jantzariak eta euren makil-jokoa.
Talde batek, Txontatik gora egingo dau eta Mertxete, Iraegi, Areta eta Aretaabeletxe baserrietan agertuko da; hortik mendiko pista bat hartu eta Altamiraerdikoa baserrira joango dira. Bigarren taldeak, ostera, Saratsuegitik (Sautsi) gora Iragorri baserrira joko dau, eta handik Azitain aldera: Loiola, Egiguren, Eizkoaga (Izkua), Azitaingo erretegia eta Txopen bisauko ditue. Gero, Otaolaerdikoa eta Ipurua baserrietan geldituko dira eta Altamiraerdikora helduko.
Hor alkartuko dira talde biak eta hortik aurrera danek batera egingo dabe bidea: Altamirabehekoa eta Kantina bisitau ondoren, Lekamendi, Urkiditorre eta Bolingua baserrietan geldituko dira.
Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Anbulategiko parkean batuko dira eta ondoren Eibarko kaleetan ibiliko dira koko-jantzariak Elgoibarko Mauxitxa txarangeak lagunduta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!