Zemendiko Art After Dark saioak Âme, Los Altos eta La Indiateca taldeak izango ditu protagonista
2014-11-14 13:59 MusikeaGaueko hamarretan hasiko da gaur Bilboko Guggenheim museoan Art After Dark kontzertua. Fever aretoko La Indiatecak abiauko dau saioa. Bien bitartean musikazaleek museoan ikusgai dagozan erakusketak bisitetako aukerea eukiko dabe.
Gaueko hamarretan hasiko da gaur Bilboko Guggenheim museoan Art After Dark kontzertua. Fever aretoko La Indiatecak abiauko dau saioa. Bien bitartean musikazaleek museoan ikusgai dagozan erakusketak bisitetako aukerea eukiko dabe.
Indie-pop, indie-rock, electro-indie eta genero horretatik eratorritako musikea izango dau ardatz La Indietecak, edo Jon Hervas binilozale eta klarinete-jotzaileak. Ostean, Madrilgo Los Altos etorriko dira, euren pop doinuekaz. Leku bitxietan egon dira diskoak ipinten, Sofia Design Week astearen itxiera ekitaldian Bulgarian, edo arte galerien denporaldia zabaltzeko jaian Madrilen.
Eta, 00:00etan, gauerdian, Berlingo Âme talde ezagunaren txandea izango da. Frank Wiedemannek 2001ean egin eban topo lehenengoz Kristian Beyerregaz, Karlsruhe uriko disko-denda batean. 2003an batu ziran eta kanta batzuk egin zituen Sonar Kollektiv etxearentzat, azkenean, abestiok Âme (2004) diskoan jaso zituen. Lanik barrienak Rej EP da, eta Sonar Kolletiv etxearen Innervisions zigilupean argitaratu dabe.
Art After Dark emonaldiagaz batera, Guggenheimen orain zabalik dagozan erakusketak ikusi ahalko ditue entzuleek: Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak eta Rineke Dijkstra: The Krazyhouse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!