Claudia Dias koreografoak ate edegi saioa egingo dau eguaztenean, Bilboko Muelle 3 gunean

Bizkaie! 2014-07-22 13:14   Kulturea

Muelle 3 jantza alkarteak Claudia Dias koreografo portugaldarra Bilbon zuzentzen dabilen jantza garaikideko ikastaroarren barruan, ate edegien saioa antolatuko dau eguaztenean, garagarrilak 23an.

Muelle 3 jantza alkarteak Claudia Dias koreografo portugaldarra Bilbon zuzentzen dabilen jantza garaikideko ikastaroarren barruan, ate edegien saioa antolatuko dau eguaztenean, garagarrilak 23an. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, Muelle 3en egoitzan, Mesedetako Kaiaren 3 zenbakian, Bilboko San Frantzisko auzoan.

Claudia Dias DEK (denpora errealeko konposizinoa) izenekoan oinarritutako jantza garaikideko ikastaro egiten dabil egunotan. Heziketa arloko ekimen honek sormen lan barri bat ekarriko dauen proiektu pedagokiko zabalago baten osogarri dala azaldu dabe antolatzaileek. Udagoienean aurkeztuko dabe proiektua, BAD antzerki eta jantza garaikidearen jaialdian.

Proiektua CTR dalakoa ikasten eta garatzen dabilzan bertako eta nazinoarteko 13 sortzaileri zuzenduta dago: Sofia Asencio, Laida Azkona, Idurre Azkue, Giulia Ferrato, Sandra Gomez, Loida Gomez, Itsaso Iribarren, Angela Milano, Matxalen de Pedro, Idoia Zabaleta, Carolina Campos, Daniel Pizamiglio eta Luciana Chieregati. Prestakuntza programeak 250 eskola ordu izango ditu guztira.

Ekimena Muelle3, Azala eta La Fundicionek antolatu dabe, BAD Jaialdia, Bilbaoeszena baliabide eszenikoen zentroa, Bilbao Harrobia gunea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren lankidetzegaz.

Denbora Errealeko Konposizino (DEK) teknikra João Fiadeiro artista portugaldarrak sortu eban, eta arte performatiboetatik abiatuta, topaketa moduei buruzko ikerketa metodo bat gauzatzea lortu eban. DEK laborategi baten antzekoa da, eta horren barruan, ikuspuntu estetiko batetik abiatuta, gauzak egiteko beste modu batzuk probetan dira, orainaldiaz pentsetako eta ekiteko aukera emoten dabenak. Horrezaz gan, ekimenaren arduradunen ustez, ezezagunari aurre egiteko tresna egokia izan daiteke, praktika honetan ez dago eta aurretiaz zehaztutako gidoirik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu