Espaloian, Itoiz talde mitikoaren ondareari eutsi guran

Bizkaie! 2014-03-10 11:24   Musikea

Espaloian proiektua Itoiz taldearen bost jarraitzailek sortutako idea da. Eta helburua da Itoiz taldearen musikeak zuzenean eukan freskotasuna, edertasuna eta indarra jenteari erakustea. Euskaldun guztiona dan Itoiz taldearen musika ondarea ezagutarazo nahi dau Espaloian taldeak

Espaloian proiektua Itoiz taldearen bost jarraitzailek sortutako idea da. Eta helburua da Itoiz taldearen musikeak zuzenean eukan freskotasuna, edertasuna eta indarra jenteari erakustea. Euskaldun guztiona dan Itoiz taldearen musika ondarea ezagutarazo nahi dau Espaloian taldeak, Lau teilatu abestitik harago, edade guztietako jentearengana helduz, eta batez be gazteakana. Horretarako, Itoiz taldeak zuzenean eukan magia berreskuratzen saiatuko dira zuzeneko emonaldietan. Soinua eta argiaren kalidadea neurri honetako apustu baten neurrian zainduz.

Espaloian proiektuan, besteak beste, Gatibu taldeko Haimar Arejita (gitarra) eta Gaizka Salazar (bateria) dagoz, gehi Alex Arana (ahotsa eta gitarra), Dani Asua (baxua) eta Ander Ertzilla (saxofoia eta koruak). Kalidadea eta magia ez dira faltako edozein herriko jaixetan.


Espaloian Gernikan

Gaur, martiak 10, astelehena, Gernikako Lekuek I. Festibaleko 2. egunean, Gernikako Lizeo Antzokian, 19:45ean, berbaldi-barriketaldia hasiko da. Hizlariak: Juan Carlos Perez (Itoiz), Haimar Arejita (Espaloian/Gatibu) eta Jon Eskisabel (kazetaria). Ondoren kontzertua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu