Joseba Mikel Ugalde idazle bermeotarrak 'Urertzeko mamarrua' liburua argitaratu dau
2013-12-26 13:31 KultureaAntonio Agirre Urertze maisua izan zan igaz argitaratutako Hirurehun eta hamar segundo haiek liburuaren protagonistea, kaleratu barri dauen Urertzeko mamarrua lanean, barriz, haren ikasle bat da personaia nagusia. Koldo Lopategi Mamarru koaderno laranja batean idazten hasi da, irakurteaz, maitasunaz, heriotzeaz.
Antonio Agirre Urertze maisua izan zan igaz argitaratutako Hirurehun eta hamar segundo haiek liburuaren protagonistea, kaleratu barri dauen Urertzeko mamarrua lanean, barriz, haren ikasle bat da personaia nagusia. Koldo Lopategi Mamarru koaderno laranja batean idazten hasi da, irakurteaz, maitasunaz, heriotzeaz.
Joseba Mikel Ugalderen alter egoa-edo da Koldo Lopategi Mamarru' Protagonisteak gogoeta ugari batzen ditu koadernoan, bere-bereak danak; aurreko liburuan ostera, ikaslea eta irakaslearenak ziran, bienak.
Koldo Lopategi Mamarru da ikasle hori. Bizitzeak emondako esperientziak dira hausnarketon iturri nagusia, holan, Mamarru-k logikeaz, irakurteaz, idazteaz, maitasunaz, heriotzeaz, umoreaz eta ironiaz idazten dau.
Hemen, liburuan irakurri daitekezan ideien lagin txiki bat: Ahaztea eta hastea osagarriak dira, ez ahaztea eta nahastea diren hein beretsuan; Lagunartean, bat zerbait kontatzera zihoan, 'Bilbon bada kale bat...' Haren ondoan zegoen beste batek ez zion jarraitzen utzi, 'Aulestin ere bai!'; edo, Idaztea, behatzea, ezinbestean. Irakurtzea, bahetzea, hobebeharrean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!