Zinemea eta antzerki maratoia gaur Durangoko Azokearen 3. egunean
2013-12-07 10:59 KultureaDurangoko Azokearen erdia pasauta, ekitaldiz ganezka dator hirugarren eguna. Irudienean, adibidez, 80 egunean filmeko Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek, eta Xabi Berzosa produktoreak Loreak Errepidean pelikulea aurkeztuko dabe. 2014ean estreinauko da filma, baina lanaren 15 minutuko aurrerapena egiteaz gan, grabazinoaren eta produkzinoaren ganeko kontuak jorratuko ditue.
Durangoko Azokearen erdia pasauta, ekitaldiz ganezka dator hirugarren eguna. Irudienean, adibidez, 80 egunean filmeko Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek, eta Xabi Berzosa produktoreak Loreak Errepidean pelikulea aurkeztuko dabe. 2014ean estreinauko da filma, baina lanaren 15 minutuko aurrerapena egiteaz gan, grabazinoaren eta produkzinoaren ganeko kontuak jorratuko ditue.
Gainera, Amaren Eskuak Mireia Gabilondoren pelikulea (18:00), eta Oscar Alegriaren Emak Bakia film saritua (20:00) proiektauko dira. Aldez aurretik, baina, Gabilondok Begiradaren atzeko aldean mahai-inguruan (12:00h) hartuko dau parte. Goizalde Landabaso kazetariak gidatuko dau, eta Olatz Beobide zuzendaria (Goenkale), Aitziber Garmendi aktorea, eta Iratxe Fresneda zinema kritikaria izango dira bertan.
Bertsolaritzea
Ekitaldi berezia izango da gaur Bizkaiko Bertsozale Elkarteak (18:00) Areto Nagusian egingo dauena. 30. urteurrena dau alkarteak, eta hori ospatzeko Asier Ibaibarriagak, Oihana Bartrak, Igor Elortzak eta Xabier Amurizak bertsoz egingo dabe aurkezpen ekitaldia.
Euskerearen inguruko aurkezpen ugari egongo dira Areto Nagusian. Eusebio Osaren figura gogoratuko da, eta Euskararen kate hautsiak: hizkuntza zapalkuntzearen memoria liburua aurkeztuko dabe, besteak beste.
Bestelako lanek be leku izango dabe gune honetan, besteak beste, Euskal Herriko Surf Gida liburuak.
Bestetik, nabarmentzekoa da Iñaki Salvadorrek eta Joxan Goikoetxeak disko barria aurkeztuko dabela.
Saguganbaran, Leire Bilbao eta Maite Mutuberria (Etxepare Saria 2013) egongo dira, eta Ahotseneatik hainbat sortzaile pasauko dira: Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Igelaren Banda, Aingeru Epaltza, Uxue Alberdi edo Joxemari Iturralde, besteak beste.
Arratsaldean, musika, literatura edo hedabideei lotutako dozena erdi proiektu digital aurkeztuko dira Kabi@n baina hizlariek ezin izango ditue Krisia eta Euskerea berbak erabili, joko moduan.
Szenatokian be egun osoz antzerkia egongo da, 8 taldek 15 minutuko antzezlanen aurrerapenak eskainiko dituelako Antzerki Maratoian. Hau da, euren antzezlanen trailerrak balira lez. Horreen artean, goizez The True Bidaia Magikoa, BADA Traganarru, 1912ko galarrenan oinarritutako obrea, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Karrika Inungane, Sustraiak airean lanagaz, Silvia Manzana eta Jon Ander Alonso Mikrohuinak, Demode Quartet, Taupada eta Agerre teatroa taldeak, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!