William Douglass, Durangoko Azokako bigarren eguneko protagonista
2013-12-06 11:49 KultureaWilliam A. Douglass antropologo amerikarra izango da Durangoko Azokako bigarren eguneko izar nagusia. Gauean Argi izeneko galan jasoko dau Argizaiola Saria Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariaren eskutik. Hitzordua 20:30ean izango da, San Agustin Kultur Gunean (Szenatokia gunea).
William A. Douglass antropologo amerikarra izango da Durangoko Azokako bigarren eguneko izar nagusia. Gauean Argi izeneko galan jasoko dau Argizaiola Saria Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariaren eskutik. Hitzordua 20:30ean izango da, San Agustin Kultur Gunean (Szenatokia gunea). Josu Camarak zuzendutako antzezlana eskainiko da galan, eta Douglassen hurrekoek hartuko dabe parte. Era berean, erakundeetako ordezkariak be izango dira.
Aitagarria, Bernardo Atxagaren Nevadako Egunak liburuko personaietako bat dala Douglass. Hain zuzen be, gaur, abenduak 6, Ahotsenean, 14:00etan aurkeztuko dau liburua Atxagak. Bestetik, Ameriketako Estadu Batuetara joandako euskaldunak aztergai dituan Far Westeko Euskal Herria liburua idatzi dau Asun Garikanok. Biak egongo dira gaur Pamielako standean aleak sinatzen. Horreekaz batera, Joxean Agirre, Miren Agur Meabe, Koldo Izagirre, Jon Arretxe, Fermin Etxegoien, Mariasun Landa, Aitor Arana eta beste hainbat idazle izango dira Azokan.
Musikariei jagokenez, Yogurinha Borova, Zea Mays, Ze esatek!, Ken Zazpi, Urtz, edo Kauta pasauko dira Durangotik.
Gazte zinemagileak eta alfonbra gorria Irudienean
Kameratoia, gazte zinemagileentzako Euskal Herriko Ikusentzunezkoen Rallya aurkeztuko da goizeko 11:00etan Irudienean, eta 26 taldek emon dabe izena. Egun bi eskasetan film bat egin beharko dabe, eta Durango zinema plato bihurtuko da.
Horrezaz gan, dokumental ugari eskainiko dira gune honetan: Euskara Jendea, Izan Pirata edo Euskal Herriko Nonbait dokumentalak. Azkenik, Help! Socorro! Ezkondu! Goenkaleren tv moviearen aurreestreinaldia eskainiko da egunari amaierea emoteko, 20:00etan. Bertako aktoreak eta Olatz Beobide zuzendaria izango dira Irudienean kokatutako alfonbra gorrian.
Beste alde batetik, Areto Nagusian liburu asko aurkeztuko ditue, besteak beste, Munduari bira gure alabekin, liburu bidaia, arlo politikoan Gal: 30 urte edo Eskozia: independentziara bidaia, XXI mendeko Europa. Hala Bedi: 30 urte kolpez kolpe eta La caza de brujas, censura y persecución contra el rock vasco lanak.
Eguerdiko 12:30ean, Eskoziatik Euskal Herrira: autodeterminazino prozesuak mahaiingurua egingo da. Zelai Nikolasek egingo ditu moderatzaile lanak eta Txente Rekondo, Julen Goikoetxea, Iñigo Urrutia, eta Asier Blas izango dira hizlariak.
Plateruenak be Eskoziari eskainiko deutso plazea, eta bertsoak eta ikusentzunezkoak buztartuko dituan emonaldia izango da bertan 13:30ean.
Bestetik, Saguganbaratik pasauko dira Juan Kruz Igerabide eta Xabier Olaso (Euskadi Saria 2013), eta Afrikako ipuin tradizionalak kontauko ditue.
Ahotseneara, barriz, Rafa Rueda, Andoni Egaña, Oier Guillan, eta Alain Urrutia hurreratuko dira Gabrielen Lekua diskoliburua aurkezteko, eta Mursergo, Esne Beltza eta Nekez taldeak be igoko dira taulara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!