Eskozia eta Durango bat eginik

Bizkaie! 2013-12-06 10:40   Kulturea

Itsaso zabala ez da oztopo izan bi herri txiki honeek alkarri begira egoteko, eta 48. edizino honetan be alkarren esperientziak konpartiduko doguz. Eskoziaz eta Euskal Herriaz dabil Nerea Mujika, Gerediagako presidentea.

Itsaso zabala ez da oztopo izan bi herri txiki honeek alkarri begira egoteko, eta 48. edizino honetan be alkarren esperientziak konpartiduko doguz. Eskoziaz eta Euskal Herriaz dabil Nerea Mujika, Gerediagako presidentea.

Inaugurazino ekitaldian gogora ekarri zituan bart aurtengo herrialde konbidaua, eta Argizaiola saria: Saria be urrunera doa aurten, Nevadara, dagoeneko etxekotzat dogun William A. Douglassengana. Gaur emongo deutsie saria antropologo iparramerikarrari, eta beste hainbat ekitaldi be egongo dira, egitarau zabalean, inoiz baino zabalago, herri osora zabaldu dan Durangoko Azokan.

Kulturzaleentzat izan zituan azken berbak Mujikak: Milaka lagun etorriko dira egunotan Durangora, plaza hau betetera, babestera, eta batez be, gozetan.

Eskoziatik heldu ei zan Bizkaiko lehen jauna John Stewart gaitajole eskoziarrak esanda; historiaren arabera, Eskoziatik etorri zan printzesea, itsasoa zeharkatuz bere leialakaz batera, eta heldu ziran lurra ikustera, euren herrialdearen oso antzekoa, menditsua eta berdea, eta porturatu zirala Mundakan. Gau haretan, Anbototik printzesea egoan tokira zerua zeharkatu eban sua zabalduz Sugarrek. Ames egin eban printzeseak eta ames haretatik sortu ei zan Jaun Zuria, Bizkaiko lehenengo jauna. Holan lotu ditu inaugurazino ekitaldian Eskozia eta Euskal Herria Joxemari Carrere ipuin kontalariak. Kontuakaz, eta doinuakaz, John Stewart gaitajoleak girotu eban ekitaldia, erakunde publikoetako ordezkarien aurrean. Berbea hartu eben ordezkari guztiek azpimarratu eben Durangoko Azokeak euskal kulturearentzako dauen garrantzia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu