Badator Bertxoko 2013 sariketea
2013-10-29 14:26 Bertsolaritzea2013ko edizinoak formatu aldaketea ekarri dau, izan be, bikoteen arteko sariketa bihurtu da. Eskuernaga, Izarra eta Kanpezu izango dira kanporaketak jokatzeko herriak eta finala, barriz, Agurainen jokatuko da. Lehenengo kanporaketea Eskuernagan izango da zemendiaren 2an.
Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzeari esker martxan dago 2013ko Bertxoko sariketea. 2012ko edizinora arte gazteen arteko sariketea izan bada be 2013ko edizinoak formatu aldaketea ekarri dau, izan be, bikoteen arteko sariketa bihurtu da. Eskuernaga, Izarra eta Kanpezu izango dira kanporaketak jokatzeko herriak eta finala, barriz, Agurainen jokatuko da.
Arabako Errioxa, Urkabustaiz, Mendialdea eta Lautadako Bertso-Eskolen laguntzinoagaz antolatu da aurtengo edizinoa.
Hona hemen 2013ko Bertxoko sariketako bikoteak:
- Julen Zulaika eta Paula Amilburu.
- Orlando Arreitunandia eta Iker Olabarrieta.
- Oihane Perea eta Iker Pastor.
- Zigor Enbeita eta Asier Zubizarreta.
- Ruben Sanchez eta Unai Mendibil.
- Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza.
Hiru kanporaketak eta finala:
1. kanporaketea:
2013-11-02, zapatuan, Eskuernagako Sotera tabernan. Bertso-afaria, 22:00etan. Orlando Arreitunandia - Iker Olabarrieta VS Oihane Perea - Iker Pastor. Afaria 18 euro, izena emateko 688 695 875. Afal ostean saioak doban.
2. kanporaketea:
2013-11-09, zapatuan, Izarrako Gaztetxean, 19:30ean. Asier Zubizarreta - Zigor Enbeita VS Ruben Sanchez - Unai Mendibil.
3. kanporaketea:
2013-11-15, barikua, Kanpezuko Ibernalon, 21:30ean. Bertso-afariaren ostean, Julen Zulaika eta Paula Amilburu vs Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza. Afaria 15 euro, izena emoteko 688 695 875. Afal ostean saioak doban.
Finala:
2013-11-22, barikua, bertso-afaria Aguraineko Iguaran Elkartean, 21:30ean. Hiru bikoteen arteko finala, kanporaketa bakotxeko bikote irabazleakaz. Afaria 15 euro, izena emoteko 688 695 875. Afal ostean saioak doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!