'1983ko aguadutxua Manu de Albaren objetiboan' erakusketea ikusgai, Bilboko ExpoGelan
2013-08-06 11:59 KultureaLaster hogeita hamar urte beteko dira uriolek Bilbo eta inguruko makinatxu bat herri ur azpian itxi zituala. Manu de Alba argazkilariak egun hareetan Bilbon ateratako erretratuak 1983ko aguadutxua Manu de Albaren objetiboan erakusketa batean batu ditu, Bilboko ExpoGelan.
Laster hogeita hamar urte beteko dira uriolek Bilbo eta inguruko makinatxu bat herri ur azpian itxi zituala. 1983ko abuztuaren 26ko gaua luzea izan zan. Aste Nagusi erdi-erdian egoan ganera uria. Manu de Alba argazkilariak egun hareetan Bilbon ateratako erretratuak 1983ko aguadutxua Manu de Albaren objetiboan erakusketa batean batu ditu, 101 irudi danetara.
Bilboko Udaleko Bilbao Historiko alkarteak antolatu dau erakusketea, San Frantzisko auzoko ExpoGelan, hain zuzen be. Abuztuaren 26an eta 27an egindako erretratuak jaso ditu De Albak, danak orain arte erakutsi bakoak. Lehenengo irudiak Bailen eta Mesedeetako zubitik egin zituan, ura goi-goian egoan, eta kamino asko ebagita egozan. Abuztuaren 27an, urak apurtxu bat behera egin ebanez, Zazpi Kaleetan ibili zan, eta handik Errekalde auzora.
Ura bajatu zanean, dana zan lupetza, basea. Horregaitik, bigarren egunean argazki-makinea itxi, eta beste hainbat bilbotarren moduan, palea hartu eban De Albak kaleak garbitzeko. Herritarren parte-hartzea itzela izan zan, alkartasun handia egon zan. Sortutako alkartasun hori nabarmendu gura dau egileak.
1983ko aguadutxua Manu de Albaren objetiboan erakusketea irailaren 27ra arte egongo da zabalik, San Frantzisko kaleko ExpoGelan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!