'René Cassin' pastoralaren bigarren emonaldia, domekan, Sohütan
2013-08-02 15:43 KultureaDomekan, abuztuak 4, René Cassin pastorala ikusteko azkenengo aukerea izango dogu Zuberoako Sohüta herrian. Joan dan asteburuan 4.000 bat lagun batu ziran.
Domekan, abuztuak 4, René Cassin pastorala ikusteko azkenengo aukerea izango dogu Zuberoako Sohüta herrian. Joan dan asteburuan 4.000 bat lagun batu ziran.
Jean Louis Davant idazle eta euskaltzainak idatzi dau René Cassin pastorala, eta Battitta Berrogainek egokitu dau. René Casinek Europako historiako sasoi gogorrak ezagutu zituan, Lehenengo eta Bigarren Mundu gerrak. Beraz, pastoralaren 22 jalgialdietan makina bat personaia historiko agiri dira, tartean, Charles de Gaulle, Winston Churchill, Joseph Goebbels eta Manuel Irujo.
René Cassinek 1968an, Bakearen Nobel Saria jaso ebanean esandakoak, bere benetako ahotsa, entzun ahal izango da ganera pastoralean.
René Cassin Baionan jaio zan, 1887an, eta bertan hil zan, 1976an, 89 urte zituala. 1968an, Bakearen Nobel Saria jaso eban, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibersala egiten lagundu ebalako. Lehen Mundu Gerran zauritu eben. Aix-en-Provencen, Lillen eta Parisen Zuzebideko irakaslea izan zan.
Bigarren Mundu Gerra hasi zanean, Cassinek Londresen osotutako Frantziako erbeste gobernuan parte hartu eban, De Gaulle jeneralagaz batera. 1959tik 1965era bitartean, Europako Giza Eskubideen auzitegiko presidente izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!