Unexpected taldeak ekingo deutso Artiumen egingo dan V. Ilunabarrean kontzertu eta proiekzino programeari
2013-07-04 12:11 MusikeaGaragarrileko barikuetarako Gasteizko Artiumek aire zabalean antolatutako kontzertuen eta proiekzinoen Ilunabarrean programeari hilaren 5ean ekingo jako Unexpected taldearen kontzertuagaz.
Garagarrileko barikuetarako Gasteizko Artiumek aire zabalean antolatutako kontzertuen eta proiekzinoen Ilunabarrean programeari hilaren 5ean ekingo jako Unexpected taldearen kontzertuagaz. Hurrengo barikuetan, hilaren 12an eta 26an Muy Fellini, Vanpopel eta El Capitán Elefante taldeen kontzertuak izango dira. Garagarrilaren 19an, barikuan, Change jaia aurkeztuko da, azken hamarkadotako musika eta ikonografia gogora ekarteko musikearen eta ikus-entzunezko proiekzinoen emonaldia. Kontzertuak Artiumeko barruko plazan egingo dira garagarrileko barikuetan, gaueko 22:00etan.
Artiumek bosgarren urtez jarraian antolatu dau garagarrileko barikuetarako hainbat kontzertu eta ikuskizun batzen dituan Ilunabarrean programea. Ilunabarrean programearen edizino honi hasierea emongo deutson taldea Bartzelonako Unexpected hirukotea izango da. Talde honek lau disko grabau zituan 2003 eta 2006 artean Fresh Sound New Talent etxearentzat eta oso kritika onak izan zituen. Hamar urtez taldekideak, Sergi Sirvent, Esteban Hernández eta Dani Dominguez, bakotxa bere aldetik ibili dira lanean eta orain barriro alkartu dira beste disko bat grabau eta Unexpecteden uniberso zabala miatzen jarraitzeko.
Unexpectedek garagarrilaren 5ean joko dau, eta Jazzaharrean – Alde Zaharreko Jazz Jaialdia programeak uriko alde zaharrean genero honen inguruan garagarrilaren 2tik 12ra antolatutako kontzertu eta saioetako bat izango da. Aurten zortzigarren edizinoa antolatu dauen Jazzaharrean programearen laguntzaileetako bat izango da Artium barriro be.
Jazzaren ondoren, pop-rockak eta indie musikeak hartuko dabe euren lekua. Lehenengo, bere konposizinoei eta joteko moduari esker estilo propioa eta berezia dauen Muy Fellini bikote nafarra izango dogu; hitzordua, garagarrilaren 12an.
Uztailaren 19an, Change: Imagine Change The Storm jaia egingo da Artiumeko barruko plazan. Proposamen alternatibo honetan musikaz lagundutako proiekzino-sail bat izango dute bidelagun ikus-entzuleek musikearen eta ikus-entzunezkoen ikonografiaren beste aldeko ibilaldian.
Garagarrilaren 26an, Vanpopel gipuzkoarrek (Pop-rock-indieko gipuzkoar talde hau Zuhaitz Gurrutxagak, Iñigo Asensiok eta David Gorospek osotzen dabe. Kontzertuetan bakarrizketa komiko laburren bidez aurkezten ditue euren abestiak) eta Bilboko El Capitán Elefante taldeak (Nuevas coordenadas, El Capitán Elefante taldearen lehen diskoa power pop indie estiloaren joerakoa da) emongo deutsie amaierea Ilunabarrean programearen bosgarren edizinoari.
Ilunabarrean programearen orain arteko edizinoetan, besteak beste, The Casters eta Parade taldeek parte hartu izan dabe, eta jantza garaikidearen ikuskizunak be antolatu dira, besteak beste, 2011n, Lucio Baglio, Matías Zanotti eta Janet Novasek antolatu ebena. 2012an, museoaren barruko plazan Street Art ikuskizuna antolatu zan eta bisitari ugari izan zituan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!