Bartzelonako Euskal Etxeak II. EH Sona lehiaketea abiarazo dau
2013-07-04 10:56 MusikeaAntolakuntzeak jakinarazo dauenez, saria Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen EH Sona 2013 jaialdiaren barruan kontzertu bat eskaintzea izango da, Bartzelonako Razzmatazz aretoan Gatibu talde gernikarragaz batera.
Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen eban EH Sona lehiaketearen bigarren edizinoa martxan da. Euskeraz abestu eta EH Sona jaialdian inoiz izan ez dan edozein talde eta bakarlarik parte hartu leike lehiaketan, eta ez da ezelako mugarik jarriko musika estiloari jagokonez.
Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, saria Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen EH Sona 2013 jaialdiaren barruan kontzertu bat eskaintzea izango da, Bartzelonako Razzmatazz aretoan Gatibu talde gernikarragaz batera. Euskal Etxeak beregan hartuko ditu taldearen bidaia, ostatua eta afari gastuak.
Lehiaketan parte hartzeko gitxienez hiru abesti bialdu beharko dira formato digitalean irailaren 8ra arte, helbide honetara: Bartzelonako Euskal Etxea, Centre Cultural; Placeta Montcada, 1-3 08003; Bartzelona. Irabazlearen izena irailaren 18an jakinarazoko da, eta kontzertua zemendiaren 23an izango da, gitxienez 30 eta gehienez 50 minutukoa.
Abestiak formatu digitalean bialdu behar dira eta Bartzelonako Euskal Etxeak bere webgune eta bloga erabiliko ditu lehiaketearen eta kontzertuaren barri emoteko. Epaimahaia Euskal Herrian eta Bartzelonan musikearen munduan lan egiten daben hainbat lagunek osotuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!