Iraia Iturregi Athleticeko kapitaina, Aste Nagusiko pregoilari
2013-07-03 13:07Aurten be, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria kirolari bat izango da; Iraia Iturregi (Bilbo, 1985) Athleticeko kapitainari emongo deutsie aurten ardurea, talde guztiaren ordezkari moduan. Bilboko Udalak ohar bidez azaldu dauenez, erabagi honegaz jai batzordeak emakumezkoen futbola goraipatu nahi izan dau.

Aurten be, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria kirolari bat izango da; Iraia Iturregi (Bilbo, 1985) Athleticeko kapitainari emongo deutsie aurten ardurea, talde guztiaren ordezkari moduan. Bilboko Udalak ohar bidez azaldu dauenez, erabagi honegaz jai batzordeak emakumezkoen futbola goraipatu nahi izan dau. Era berean, uri honi makina bat poztasun eskaini deutsozan taldea omentzea izan da asmoa.
Athleticen emakumezkoen futbol taldea 2002an sortu zan; debutau eban denporaldi horretan, liga txapelketea irabazi eben. Titulua lortu eben partidu erabagiorrean, San Mames zelaia 35.000 zalez bete zan. Hurrengo bi urteetan be liga txapelketea irabazi eben, eta azkena 2007an. Lau titulugaz, Espainiako emakumezkoen Superligan lorpen handienak dituan taldea da. Esandako moduan, Iaraia Iturregik irakurriko dau pregoia talde guztiaren ordezkari moduan. Kapitaina izateaz gan, Athleticegaz ehun partidu jokatu dituan lehen emakumea be bada.
Bestalde, Bilboko Konpartsak Txori Barroteko sortzaile Jone Artola aukeratu dau 2013ko Aste Nagusiko txupinerea izateko. Txori Barrote urte bi egon da txosna jarri ezinik Kaskagorrigaz batera, eta igaz itzuli ziran biak txosnagunera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!