Ararteko erakundearentzat, EHGAMen Urrezko Hirukia saria

Bizkaie! 2013-06-28 15:51

Urtero lez, bagilaren 28an, Sexu Askapenaren Egunean, EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak emon ditu. Ararteko erakundeak jasoko dau lehenengo saria, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, bigarrena. Sari-emote ekitaldia gaur bertan egingo dabe, 22:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.

Urtero lez, bagilaren 28an, Sexu Askapenaren Egunean, EHGAMek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak emon ditu. Ararteko erakundeak jasoko dau lehenengo saria, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, bigarrena. Sari-emote ekitaldia gaur bertan egingo dabe, 22:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.

Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mobimentuak askapen sexualaren alde lagundu daben persona, alkarte edo erakundeak saritzen ditu; ostera, Trapuzko Espartinak, gay-lesbianen eskubideak zapaldu dituenak agirian ixten ditu.

Ararteko erakundeak hezkuntza arloan egindako lana nabarmendu gura izan dau EHGAMek, batez be Rainbow ekimenaren barruan egindako lana. Trapuzko Espartina Hezkuntza Sailarentzat izango da, sexualidade eta afektibidade arloa ikastetxeetan lantzeko borondaterik ez izatearren. Bilboko Kafe Antzokian banatuko ditue sariak, Sexu Askapenaren Eguna dala-eta EHGAMek antolatutako jai-afari-ikuskizunean.

Urteotan, Urrezko Hiruki izan dira, berbarako, Athletic futbol taldea, Txalaparta argitaletxea, Mikel Markez, Maialen Lujanbio, Joxe Mari Irazu eta Doctor Deseo, Gayles taldeko boluntarioak, Kontxi Bilbao (EB), Jone Goirizelaia (SA), Onintza Lasa (EA), Elixabete Piñol (EAJ) eta Gemma Zabaleta (PSE-EE), Aitor Arana eta Francisco Letamendia Ortzi.

Ostera, Trapuzko Espartina izan dira Jose Ignacio Wert Espainako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroa, Nafarroako Unibersidadea, Pilar Urbano, Jesús Cardenal, Eusko Legebiltzarra, Chenoa, Hegoaldeko gotzainak, Antonio Alonso, Laura Alabau, Mª Luisa Miranda eta Francisco Javier García epaileak eta Aquilino Polaino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu